"Domingo Zubeldegi ezpeletarra erre zuten 1610ean jendez mukuru zegoen Logroñoko plazan"
2022ko Azaroaren 29a

Lucas Velázquez, Eugenio (ca. 1860). Condenados por la Inquisición. Madrid, Museo del Prado.
Joseba Aurkenerena kronikariak aipatu bezala, 1609an frantsesek "De Lancre epaile laiko ertzoa ekarri zuten Iparraldera laborria eta heriotza nonahi zabalduz". Veillet kalonjeak kontatu zuenez, lau hilabetetan, seiehun pertsona inguru hil omen zituzten, gehien-gehienak donibandarrak, ziburutarrak, azkaindarrak, saratarrak zirelarik. Urtebete berantago, 1610ean, espainiarrek
Zugarramurdin eta Urdazubin 32 pertsona atxilotu eta Logroñora epaitzera eraman zituzten. Espainiar Inkisizioaren arabera aztiak edota sorginak omen ziren. Horietako ainitz torturen ondorioz hil ziren eta sei bizirik erre zituzten 1610eko azaroaren 7an eta 8an jendez mukuru zegoen Logroñoko plazan. 30.000 pertsona inguru omen ziren plazako aipatu ikuskizunaz gozatzen.