KRONIKAK
PEIO ERRAMUZPE | MUSIKA

El Mató a un Policía Motorizado eta edertasun melankolikoa

2022ko Abenduaren 09a

El%20Mato%20a%20un%20Policia%20Motorizado%20eta%20edertasun%20melankolikoa

El Mató a un Policía Motorizadok laster aterako du disko berria.

MP3 jaitsi (25 Mo)

Musika kronikari berria dugu Peio Erramuzpe Gure Irratian. Instrumentu desberdinak hunkitzen eta biziarazten ditu Fusible, Daudane edota Mäirü taldeetan besteak beste baita Haira bakarko proiektuan ere.

El Mató a un Policía Motorizado taldea aurkeztu digu aldi honetan. Argentinar taldea, La Plata hirikoa da, musika eta sorkuntza gune garrantzitsua. Indie Rock talde garrantzitsuenetarikoa bilakatu dena Hego Ameriketan, deskubritzea proposatzen digu.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Ez ziren ontsa ikusiak, gorri zikinak ziren"

Ez%20ziren%20ontsa%20ikusiak_%20gorri%20zikinak%20ziren

Maielen Echevarria ttipidanik ezagutu duen Kanbo Behereko auzoaz oroitzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (34 Mo)

1925 urtean sortu zen Maielen Echevarria, Kanbo gainean. Baina 3 urte dituenetik, Kanbo beherean bizi izan da.Terexa Lekunberri antropologoak hilabete honetan, Kanbo behereko bizia ongi ezagutu duen Maielen entzunarazten digu.

Jesus Etchevarria artista gisa, ezaguna zenaren emaztea da ere, biak artistak ziren, bainan senarra izan zen ezagunena. Auzoko oroitzapenak ekartzen ditu: Gaxuxa Pixixa, “beren ofizioa” zuten auzoko eskale ezagunak, Espainiako gerlatik ihesean ziren errefuxiatuen etorrera, haien harrera eta Jesus artistarekin izan zuen biziaz.


2025eko Apirilaren 15a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Su eta Gar, euskara eguzki sistematik at

Su%20eta%20Gar_%20euskara%20eguzki%20sistematik%20at

Nora Arbelbidek, Xamar-ek atera duen “Biziaroak, herri kultura” liburua aipatu nahi izan du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (38 Mo)

Astronomia ziklo batean sartu berri da Biarritzeko mediateka, eta hainbat topaketa edo hitzaldi proposatzen ditu.

Larunbat honetan apirilaren 12an, 11etan Itziar Garate astrofisikaria hor izango da; bere lantaldearekin batera, Euskarak eguzki sistematik at bere leku ttipia izan dezan lortu baitute. Hemendik, 27 Argi Urtetara diren Su eta Gar izenak dituzten exoplaneta eta bere izarra hala izendatzea lortu zuten.

Xamar-ren “Biziaroak, herri kultura” liburua gogora ekarriko digu ere Norak, “Idi Ohoinak” konstelazioaren historia kondatzeko gogoa izan baitu

Apirilaren 19an Aranzadi elkartea ere hurbilduko da mediatekara, berak sortu duen euskarazko planisferoa aurkeztera.



2025eko Apirilaren 10a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Liburuak eta albumak merke, IKAS-en azokan hilabete bukaeran

Liburuak%20eta%20albumak%20merke_%20IKAS-en%20azokan%20hilabete%20bukaeran

Duela 4 urte antolatu zuen bere azken azoka IKAS pedagogia zerbitzuak / IKAS

MP3 jaitsi (19 Mo)

IKAS pedagogia zerbitzu eta mediatekak bere azoka antolatzen du, hilabete bukaeran apirilaren 28, 29 eta 30ean.

Duela 4 urte antolatu zuten azkena. Haurrentzako liburuak, euro bat, bi edo hiru eurotan eta batzu urririk bereziki helduentzako eleberriak.Parada izango da batzuentzat ere hiru egun horietan, zerbitzua bera ezagutzeko.

Fred Larrondoren gana joan da Arantxa Idieder.



2025eko Apirilaren 08a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Zuzeneko energia gordina sendi da Wunderhorsen diskoan"

Zuzeneko%20energia%20gordina%20sendi%20da%20Wunderhorsen%20diskoan

Wunderhorse taldea / WUNDERHORSE

MP3 jaitsi (19 Mo)

Wunderhorse talde ingelesa entzunaraztea proposatu digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurko kronikariak. 2024ko agorrilean Midas bere bigarren diskoa argitaratu zuen.

Taldeak, laurogeita hamargarren hamarkadan jotzen zen rock, grunge estilotik edaten du. Disko berri hori, zuzeneko soinua atxikitzeko kezkarekin grabatua dute, taldeari bere indarra erakusteko parada eskainiz.


2025eko Martxoaren 25a



KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Ez nintzen bertzeak baino azkarrago, baina ez nintzen batere bertzeak baino guttiago"

Ez%20nintzen%20bertzeak%20baino%20azkarrago_%20baina%20ez%20nintzen%20batere%20bertzeak%20baino%20guttiago

Sauveur Noblia 2019ko abenduaren 27an zendu zen / MINTZOAK

MP3 jaitsi (34 Mo)

Sauveur Noblia, 1927 urtean Ezpeletan sortu zen Basaburu auzoan den Segurakoborda etxaldean.

Terexa Lekunberri antropologoak, hilabete honetan laborari izan zena aipatzen digu. Baina bereziki bere lantegiko lanaz aritu dira Arantxa Idiederrekin: Aturri bazterreko Mousseroles-ko burdinolan izan zen langile, beti bere etxealdeari lotua izanik ere.

Langile sutsua, eta lankide lagunekin zuen lotura garrantzitsua zitzaion, sindikatu kide zenarentzat. 1968ko garaiko manifestazio eta greba mugimenduak aipatu dituzte ere.


2025eko Martxoaren 25a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Irakurketa erraza bilatzen dutenentzat, Jack Londonen Basabizitzaren Deia eleberria

Irakurketa%20erraza%20bilatzen%20dutenentzat_%20Jack%20Londonen%20Basabizitzaren%20Deia%20eleberria

Jack London-en Basabizitzaren Deia eleberria aurkeztu digu Nora Arbelbidek / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (37 Mo)

Nora Arbelbide kronikariak Jack London-en Basabizitzaren deia eleberria aipatu digu hilabete honetan.

Euskarazko itzulpena da baina Hitz Irulek argitaratuaren berezitasuna, testua sinplifikatua duela da, esaldi laburrekin paragrafo airestatuekin. Irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat irakurketa posible egitea da edizio berezi honen helburua.

Nora Arbelbidek, Buck xakurraren istorioa preziatu du baina deigarri egin zaio, “azalgorrien” edo bertakoen leku eskasa; obretan, emazteen lekua aztertzeko baliatzen den “Bechdel testa” erabili du.


2025eko Martxoaren 17a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Guraso erdaldunei zuzendu atala, Ikas zerbitzuaren webgunean

Guraso%20erdaldunei%20zuzendu%20atala_%20Ikas%20zerbitzuaren%20webgunean

Elise Dilet-ek, IKAS-en webgunean sortu duten guraso erdaldunei zuzendu atala aipatu digu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

IKAS pedagogia zerbitzua irakasle edota haurrentzako zerbitzua dela pentsa dezakegu, alta helduentzako ere tresnak proposatzen ditu.

Mediateka alde batetik, publiko zabalari irekia zaiona Uztaritzen, eta webgunean ere atal berezi bat gurasoei zuzendua zaiena, bereziki euskara ez dakitenei edo ikasten ari direnei tresnak proposatzeko.

Arantxa Idieder, Elise Dilet-en gana joan da.



2025eko Martxoaren 04a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Artisau xume eta inspiratuak dira, estilo batetik bestera salto egiten dute koherentziarekin"

Artisau%20xume%20eta%20inspiratuak%20dira_%20estilo%20batetik%20bestera%20salto%20egiten%20dute%20koherentziarekin

Dr.Dog Filadelfiako taldea / DR.DOG

MP3 jaitsi (21 Mo)

Filadelfia aldera eramaten gaitu Joanes Garcia Basurko kronikariak, Dr.Dog taldearekin.

2018 urtean kontzertuak uzten zituela iragarri zuen taldeak, alta sorpresa sortuz 2024ko udan hamaikagarren diskoa iragarri zuten. Estilo anitz jorratzen dituen taldea, popzaleek aspaditik segitzen dute.


2025eko Otsailaren 26a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016