KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK
"Elurbola bat sortzen ahal du, kredituak metatzen ahal dituzu kontrolik gabe"
2023ko Urtarrilaren 04a

Arraberritzen den kontsumo maileguak nahi bezain bat ukaiten ahal dira, eta hori problematikoa da.
"Akatu revolving kartak" hau da Beltzane Obanosen mezu nagusia urte hastapeneko kronikan.
Revolving kartak, denda desberdinek proposatzen dituzten maileguak dira, kontsumorako edonork kondiziorik gabe erabiltzen ahal dituenak, eta nahi bezain bat. Bainan interes tasak biziki gora igotzen ahal dira %20 arte.
Momentuko plazera sortzen du kreditu txartelak, ahalmena dugunaren sentsazioa, bainan azkenean egoera lanjeros batean sartzen ahal gaitu ere.