Haizu ote da nahi den guziaren erostea edo saltzea?
2023ko Urtarrilaren 20a

Eneko Bidegainek idatzia eta Anne Baskaranek ilustratua, Izar Saltzailea argitaratu berri du Ikas zentroak / GURE IRRATIA
Aurtengo lehena, eta berri-berria gainera. Ikas pedagogia zentroko Unai Zubeldia langileak Izar Saltzailea liburua aurkeztu dio Olatz Idoateri. Eneko Bidegainek idatzia eta Anne Baskaranek ilustratua.
Xubani ideia gaitza bururatu zaio diruaren irabazteko: izarren biltzea eta haien saltzea. Hastapeneko lilura eta arrakasta iragan eta, Xuban ohartuko da bere ekintzek badutela ondoriorik ingurumenean eta jendeengan...