"Badakizu xingarra jaten zen, jendeak ez zuen kolesterolik, ez fitsik"
2023ko Martxoaren 21a

Yvonne Bellecave makearrak, garaiko herriko bizia ere kondatu dio Terexa Lekumberriri / GURE IRRATIA
1921eko martxoaren 8an sortu zen Yvonne Bellecave entzutea proposatu digu hilabete honetan Terexa Lekumberri antropologoak.
Eleketa proiektuaren baitan duela hamar bat urte elkarrizketatu zuen, ikasketa luzeak egin ondoan emagina izan zen makearra. 1944an ukan zure bere diploma, etxez-etxe haur sortzeak laguntzen aritu ondoan, 34 urtez Baionan klinika pribatuetan aritu zen. Arantxa Idieder egon da Terexa Lekumberrirekin.