Ikas-en argitalpen berria : Intza eta Tomasen abentura bitxiak
2023ko Apirilaren 11a

Herrian sorginei buruzko ikuskizun baten prestatzen hasi direnetik, gauza bitxiak gertatzen zaizkie Intza eta Tomasi / IKAS
Euskaraz sortu obrak, gero eta gehiago eskaintzen ahal ditu Uztaritzeko IKAS Euskal Pedagogia Zerbitzuak. Lehen lerroan ezarri nahi izan dituen bi obra aipatu ditugu hilabete honetan.
Alde batetik, Elise Dilet eta Antton Hariñordokik idatzi "Intza eta Tomas"-en abenturak, Laure Gomezek ilustratua. Elise Dilet-ri hitza emanen diogu.
Eta bestetik, Xalbat Itzainak idatzi "Muga guzien gainetik" liburuaz aritu gira Paxkal Bourgoin, obra hori ilustratu duenarekin.