KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Anarik bi esalditan, aipatzen du mundu mailako gerla intimo hori, azkarra da"

2023ko Maiatzaren 02a

Anarik%20bi%20esalditan_%20aipatzen%20du%20mundu%20mailako%20gerla%20intimo%20hori_%20azkarra%20da

Anari Alberdi Santesteban-en lehen liburua da Gari eta Goroldiozko / SUSA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Anari kantari musikari gisa bereziki ezagutzen dugu, bainan idazlea ere bada, Gari eta Goroldiozko, bere lehen liburua atera zuen joan den abenduan Susa argitaletxearekin.

Anariren kantu luze baten maneran, narrazio poetiko bat bezala dela iduritu zaio Nora Arbelbide kronikariari. Autofikzioa da, Anariren munduan sartzen gaituena. Arantxa Idieder joan da Nora Arbelbideren gana.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Haurrarekin heriotza aipatzeko liburua

Haurrarekin%20heriotza%20aipatzeko%20liburua

IKAS pedagogia zerbitzuko Unai Zubeldia, Amestoki Goxoa albuma eskutan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Amestoki Goxoa albuma aurkeztu dauku hilabete honetan, IKAS pedagogia zerbitzuko Unai Zubeldiak.

Ikusi Mikusin Saran iraganen den festibalean aurkeztuko duten liburu berria, Antton Kazabonek idatzia, Leire Iparragirrek ilustratu du.

Laino haurra eta bere amestoki goxoa den gereziondoaren arteko harreman bereziaren istorioa da, bainan egun batez bere arbola ez da loratzen, eta ez da berriz loratuko.

Heriotza, haurrekin molde metaforikoan aipatzeko liburua da.



2024ko Urriaren 01a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Ordea zer gertatuko da, ezin badut nire betiko etxeko alokairurik ordaindu?"

Ordea%20zer%20gertatuko%20da_%20ezin%20badut%20nire%20betiko%20etxeko%20alokairurik%20ordaindu?

Biharraren Hegiak, Maddi Sarasua Laskaraien poema liburua Maiatz argitaletxean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Biharraren Hegiak, poema liburua atera du Maddi Sarasua Laskaraik; Nora Arbelbidek sasoiko lehen kronikarentzat hautatu duen liburua da.

Gaurko problematikak, zabortegia, immigrazioa, kapitalismoa,lanaren kezkak, dudak, olerki batzu intimoagoak, gai desberdinak paperean jarri ditu bertsolari gisa ezagutzen dugun itsasuarrak.

Irailaren 29an Larzabaleko Ezpeletenian izango da olerkaria.


2024ko Irailaren 25a


KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ez zen gorputzaz okupatzen, ez zen aipatu behar”

Ez%20zen%20gorputzaz%20okupatzen_%20ez%20zen%20aipatu%20behar

Anita Esponde Senpereko Jauregibordan sortu zen 1951 urtean / EKE.EUS

MP3 jaitsi (32 Mo)

Senperen sortua eta Ahetzen handitua, Anita Esponden lekukotasuna ekartzen digu Terexa Lekunberrik, sasoiko lehen kronika honetan.

Eleketa proiektuarentzat egin elkarrizketak hilabetero ekartzen dizkigu Gure Irratira antropologoak.

Aldi honetan Txomin Ezponda bertsolariaren emaztea ezagutuko dugu beraz. Haurtzaroa, nerabezaroko hilabetekoen heltzea eta tabua, lehen senarrarekin bereiztea eta horren ondorioa, herria ta elizaren ikuspegi negatiboarekin besteak beste aipagai.



2024ko Irailaren 18a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Dena den hautu bat egin behar dut beraz Patxi Ezkiagaren liburuak apaletatik kentzea erabaki dut"

Dena%20den%20hautu%20bat%20egin%20behar%20dut%20beraz%20Patxi%20Ezkiagaren%20liburuak%20apaletatik%20kentzea%20erabaki%20dut

Patxi Ezkiagak idatzi liburu hauek Biarritzeko mediatekako apaletatik kentzea erabaki du Nora Arbelbidek / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (31 Mo)

Patxi Ezkiagaren literaturarekin zer egin izan da, Nora Arbelbide Gure Irratiko kronikariak bere buruari egin dion galdera bere lantokian duen ardura ikusita.

Biarritzeko mediatekan lan egiten du kronikariak, eta Marisol Zamorak El Pais-en elkarrizketa batean salatu du, idazle zenaren gandik, haur zenean sexu abusuak jasan zituela.

Geroztik beste salaketa batzu gehitu dira. Patxi Ezkiagaren liburuak mediatekako apaletatik kentzea erabaki du Arbelbidek, ber bidetik beste idazle batzuei lekua uzteko.

Eztabaida, plaza publikora ekarri nahi izan du kronikariak, Arantxa Idiederrekin mintzatu dira


2024ko Ekainaren 25a



KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Laborarien errealitateak zineman eta antzerkian

Laborarien%20errealitateak%20zineman%20eta%20antzerkian

Lurrez Estali antzerkia Izurako Latsaga zalditegian eman dute zonbait asteburuz Axut! konpainiako kideek / AXUT!

MP3 jaitsi (31 Mo)

Otxanda Larzabal Idiarten sasoiko azken kronikan zinema aipagai bistan dena, bainan antzerkia ere gehitu nahi izan du gaurkoan. Laborantzaren gaia hari gisa agertu baitzaio Artzain Soil dokumentala eta Lurrez Estali antzerkiaren artean.

Bestalde bi film etxetik ikusten ahal dituzuenak ere aipatu dizkigu.


2024ko Ekainaren 25a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

“Euskaraz irakurri gabeko uda, kasik galdua bezala da” Elise Dileten liburu gomendioak udarako

Euskaraz%20irakurri%20gabeko%20uda_%20kasik%20galdua%20bezala%20da%20Elise%20Dileten%20liburu%20gomendioak%20udarako

Elise Dilet Uztaritzeko Ikas pedagogia zerbitzuko mediatekaz arduratzen da, eta udako liburu gomendioak proposatu dizkigu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Udan irakurtzeko tarte gehiago hartzeko momentua izaiten baita, Elise Dilet-ek liburu gomendioak egiten dizkigu hilabete honetan.

Ikas pedagogia zentroko mediatekara hurbildu da beraz Arantxa Idieder; Nobela beltzak, iraganean edo etorkizunean bidaiatzeko, historian murgiltzeko, zientzia fikzioa edo fantasiazko eleberri bat, denentzako proposamenak:

  • Isiltasunaren itsasargia / Martin Alvarez, Ibon
  • llunpeko zelataria / Ladron Arana, Alberto
  • Uholdearen zain / Redondo, Dolores
  • Suak erreko ez balu / Barberena, Eneko
  • Ispiluak eta itsasoak / Maria Garrastazuren lehen bidaia. Agirre Odriozola, Joxean
  • Distira eta alderantzia / Maria Garrastazuren bigarren bidaia. Agirre Odriozola, Joxean
  • Itzulerak / Meabe, Miren Agur
  • Haize leizean / Dilet, Elise; Hariñordoki, Antton
  • Judu-kale: Familia judu kristautu bat XV. mendean / Martinez de Lezea, Toti
  • Berriz zentauro / Agirre, Katixa
  • Ostadar 7310 / Ibarra, Iñigo
  • Itzalak bizi diren lurraldea / Ladron Arana, Alberto




2024ko Ekainaren 25a


KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Juana Asurdui, hamaika borrokatan zaildua edo ibilitako emaztea

Juana%20Asurdui_%20hamaika%20borrokatan%20zaildua%20edo%20ibilitako%20emaztea

Museo Histórico Nacional de Argentina - Juana Azurduy / WIKIPEDIA

MP3 jaitsi (31 Mo)

18.mendeko pertsonai historikoa den Juana Asurdui aipatu digu bere azken kronikarentzat Joseba Aurkenerenak.

Euskal amerikarra, Bolivian sortu zen garaian borrakalari izan zena eta bertan heroi nazional gisa ezagutua dena. Abizenaren jatorria Baxe nafartarra duen Juana Asurdui hobeki ezagutzea proposatzen digu Joseba Aurkenerenak, tarteka krudeltasunagatik ere ezagun egin zena.


2024ko Ekainaren 19a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Udari begira, Joanes Garcia Basurkok lau artista gomendatzen dizkigu

Udari%20begira_%20Joanes%20Garcia%20Basurkok%20lau%20artista%20gomendatzen%20dizkigu

Joanes Garcia Basurkoren lau hautuen artean La Txama euskal talde berria: La Txama / LA TXAMA

MP3 jaitsi (34 Mo)

Lau artista edo talde proposamen ditu hilabeteko eta sasoiko azken kronikarentzat Joanes Garcia Basurko kronikariak. Kasualitatez gazteleraz ari dira denak, bainan estilo desberdinetakoak:


2024ko Ekainaren 18a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016