"Nire xerka jin ziren etxera, Bankatik Baionara eraman ninduten lan egiteko, zinez bortxaz jin nintzan"
2023ko Irailaren 12a
Joséphine Erramoun, Bankan sortua, Baionan ezagun egin dena Bar du Marché ostatuan / EKE
Duela urtea hasi kronikarekin segitzen dugu ikasturte honetan ere: Terexa Lekunberri antropologoak egin dituen elkarrizketak, bideoan ikusgai direnak irratira ekartzen ditugu hilabetean behin.
Lehenarekin Baionara joango gira, bainan sustut gaurko zatian Bankara. Joséphine Erramoun 1941 urtean, Espila etxean sortu zen Bankan, eta Baionara lanerako ekarri zuten. Agian zonbaitzuek ezagutzen duzue, Baionako Bar du Marché ostatu gibelean lanean ikusirik.