KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Biarritzeko Latinoamerikar film festibalean egon da Otxanda Larzabal Idiart

2023ko Irailaren 29a

Biarritzeko%20Latinoamerikar%20film%20festibalean%20egon%20da%20Otxanda%20Larzabal%20Idiart

El Viento Que Arrasa, Paula Hernadezek bere filma aurkeztu du aste honetan Biarritzen.

MP3 jaitsi (29 Mo)

Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikari laguntzailea Biarritzeko Latinoamerikar festibalean izan da aste huntan, El Viento Que Arrasa film argentinarra ikusi ahal izan du.

Bestalde, Michel Gondry-ren azken filma ikusi du ere, Le livre des Solutions. Arantxa Idiederrekin aipatu ditu.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nik irabazi dut sosa gauaz, 18 urtetan hasi naiz kabalak pasatzen"

Nik%20irabazi%20dut%20sosa%20gauaz_%2018%20urtetan%20hasi%20naiz%20kabalak%20pasatzen

1934an sortu zen Dominique Garacotche ezpeletarra, Karrika auzokoa; 2022an zendu zen / EKE

MP3 jaitsi (29 Mo)

Ezpeletan geldituz, Xerrenda auzotik, plaza ondoko Karrika auzora goaz hilabete honetan Terexa Lekunberriren kronikan.

1934an sortu zen Dominique Garacotche "Murritx" eta laborantza etxea ta Karrika auzoko bizia aipatu dute, bainan berezikiago Kontrabanda. Terexak gaueko lanaz, elementu gutti batzu lortu dizkio aterarazten gizonari.


2024ko Ekainaren 14a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

“Mundu osoan bada mesfidantza sugearekiko, bainan Euskal Herrian errespetu gehiago diogu”

Mundu%20osoan%20bada%20mesfidantza%20sugearekiko_%20bainan%20Euskal%20Herrian%20errespetu%20gehiago%20diogu

Uztaritzeko Errobi bazterreko suge biperakara ezkerrean eta Eskulapioren sugea eskuinean, biak suge berdek / JULEN JAUREGI

MP3 jaitsi (42 Mo)

Udaberriko beroekin agertzen hasten diren suge edo narrastiak aipatu nahi izan dizkigu Julen Jauregi kronikariak hilabete honetan.

Abere diskretoa, gutti preziatua bainan babestuak eta horregatik aurkeztu nahi izan dizkigu Euskal Herrian diren 11 espezie desberdinak, eta bereziki Ipar Euskal herrian atzematen direnak. Sugegorriak ala suge berdeak, nola desberdindu behar diren ere proposatzen digu.

Aldaketa bat hilabete honetan usaian Olatz Idoaterekin baldin bada, Arantxa Idieder joan da Julenen gana.


2024ko Ekainaren 14a


KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Irati komikian estereotipatuegia da, filman duen rola nahiago izan dut, preziatu dut”

Irati%20komikian%20estereotipatuegia%20da_%20filman%20duen%20rola%20nahiago%20izan%20dut_%20preziatu%20dut

Nora Arbelbide bere hilabeteko irakrketa gomendioekin, tartean Irati filmaren oinarrian den komikia / NORA ARBELBIDE

MP3 jaitsi (26 Mo)

Irati, erdi gizaki erdi lamina den pertsonaia zineman deskubritzen ahal da egun hauetan.

Komiki batean oinarritzen da Paul Urkijoren filma, eta izan duen famaren ondotik espaniolez bakarrik irakurtzen ahal ziren aleak, euskaraz ere irakur daitezke orain.

Nora Arbelbidek bere hilabeteko kronikan komiki eta filmaren arteko desberdintasunak aipatzen dizkigu. Irati pertsonaiaren irudia adibidez, estereotipatuegia atzeman du komikian.


2024ko Ekainaren 10a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Irri egiteko gogoa nuen eta helburua bete dut film honekin"

Irri%20egiteko%20gogoa%20nuen%20eta%20helburua%20bete%20dut%20film%20honekin

Un petit truc en plus film zati baten pantaila-argazkia.

MP3 jaitsi (24 Mo)

Aste honetan, Otxanda Larzabal Idiart filmen kronikariak, bakarra ikusi du zineman, beste gomendioak sarean ikusteko proposamenak dira, etxetik beraz eta urririk mediatekan harpidetza baldin baduzue.

  • Un petit truc en plus frantses komendia ikusi du zineman, irri egiteko beharra zuelakoan, eta bere helburua bete du.



2024ko Ekainaren 10a



KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ez bait zen libre, hortako maite ginuen dantzan aritzea”

Ez%20bait%20zen%20libre_%20hortako%20maite%20ginuen%20dantzan%20aritzea

Françoise Azpeitia, Ezpeletako Xerrenda auzoan bizi zen / EKE

MP3 jaitsi (34 Mo)

1927an sortua, 2021ean zendu zen Françoise Azpeitia ezpeletarra entzutea proposatzen digu hilabete honetan Terexa Lekunberri kronikariak.

Okindegiko alaba, berriz hartu zuena bere anaiarekin, ogi banatzea, Xerrenda auzoko bizia, Ezpondateia ostatuko “istorio itsusiak” eta nesken artean festan eta dantzan, horiek denak ekarri ditu hilabete honetan antropologoak, Arantxa Idiederri



2024ko Ekainaren 07a


KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Musikalki, urteekin Anari irekitzen dela iduritzen zait, askatzen ari dela, Giza Zarata kantua adibide"

Musikalki_%20urteekin%20Anari%20irekitzen%20dela%20iduritzen%20zait_%20askatzen%20ari%20dela_%20Giza%20Zarata%20kantua%20adibide

Giza Zarata, Anariren zazpigarren diskoa gomendatzen digu hilabete honetan Joanes Garcia BAsurko kronikariak

MP3 jaitsi (20 Mo)

Joanes Garcia Basurkok bere hilabeteko kronika, Anari-ren zazpigarren lanari eskaintzen dio.

Tristuraren Industria zigilupean atera duen Giza Zarata Cadizen grabatu du artistak bere taldearekin. Musikalki unibertso berri batzutara arriskatzen dela uste du kronikariak, bainan hitzetan ere eboluzio bat senditzen du.


2024ko Maiatzaren 30a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas pedagogia zerbitzuaren azken berriak

Ikas%20pedagogia%20zerbitzuaren%20azken%20berriak

Maiatzaren 25ean egin zuen bere biltzar nagusiak Ikas zerbitzuak / IKAS

MP3 jaitsi (25 Mo)

Aines Dufau Ikas pedagogia zerbitzuko zuzendaria gurekin izan dugu hilabete honetan, zentroaren azken berriak emateko.

Bere biltzar nagusia nola pasa den, Ikas materialgintza baita hizkuntza politikari begira ere jarriz, eta ekainaren lehen honetan Ziburun izango den liburu eta disko azokaz aritu dira Panpi Mercapiderekin.


2024ko Maiatzaren 30a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016