Bankatik abiatua, Baionako figura bat bilakatu da Joséphine Erramoun
2023ko Urriaren 17a
Joséphine Erramoun 2019ko Baionako bestetan, ondoan bere itxura hartzen duen Buru Handiarekin / @Fetes_Bayonne
Gazte zelarik, Bankara joan ziren bere xerka Baionan lan egiteko. Geroztik Baionako Bar du Marché ostatuko figura da Josephine Erramoun.
Terexa Lekunberri antropologoaren kronikan gaur, duela hilabatea hasi lekukotasunarekin segitzen dugu.
1941ean sortu zenak, Baionako ostatu eta Cazenave txokolategitik pasa ondotik Bar du Marché-ra nola heldu zen esplikatu zion Terexari. Arantxa Idiederri aipatu dio.