KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA
"Biluzten dira gure parean, eta ederrak dira diren bezala, gogoa ematen du haiek bezala egiteko"
2023ko Azaroaren 13a
Altxalili Kabareta Hendaiako Borderline Fabrikan izan zen urrian / ARANTXA LANNES
Ipar Euskal Herriko lehen Queer kabareta sortu dute 2023 urtarrilean, Atharratzeko Bekaturos egunarentzat: Altxalili Show.
Kantua, dantza, margolaritza edota performantzia uztartzen dituen ikusgarrian, zerbait gehiago bada, adierazpenen gune aske bat sortu dute.
Barnekaldeko 9 artistek muntatu dute proiektua, eta nor diren aurkeztu dio Arantxa Lannes kronikariak, Arantxa Idiederri, Hendaiako Borderline Fabrikan grabatu kabareteko soinu batzu ekarriz.