KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA
"Itsas Belearen berezitasuna da murgiltzen dela, eta arrainak bakarrik jaten dituela"
2024ko Urtarrilaren 29a

Itsas Belea bere kolore ilunarekin ezagutzen da, hemen gaindi ikus daiteke / WIKIMEDIA
Uztaritzeko oihanetik, erreka bazterrera joan dira Julen Jauregi kronikaria eta Olatz Idoate. Errobi bazterrean, Xopolo auzoaldean txori baten gibeletik dira aldi honetan, arrantzalea dena baita eztabaida sortzen duen hegaztia ere.
Itsas belea edo ubaroia, frantsesez "Cormoran" deitzen den txoria Errobi bazterrean agertzen ahal den arrantzale txoria da. Urgazian ere atzematen den hegaztia da, belea bezala kolore beltza du nagusi.
Asian garai batez erabiltzen ziren, arrantzatzeko; Orain babestua da Itsas Belea.