Historia garaileek idatzi ez zutena, Martin Hiribarreni esker gure eskutan
2024ko Urtarrilaren 30a
Bilketa Euskal Funtsen Atariak, Martin Hiribarren-en hiztegiaren zati batzu sarean jarri ditu / BILKETA.eus
"Historia garaileek idatzia dela hamaika aldiz entzun dudan arren, badira ene ustez galtzaileen bandoan ere ongi idazten dutenak" - Hala aurkezten du Joseba Aurkenerena kronikariak Joan Martin Hiribarren.
1810. urtean sortu zen Azkaine herrian. Bizitza osoan euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egin zuen eta Idazle emankorra izan zen.
Hiru liburu plazaratu zituen: Euskaldunak izeneko bertso liburua. Euskal Herria du ardatz eta bost mila bertsoz osatua da. Euskaraz egia da bere bigarren liburuak Erlijioa du mintzagai. Eta azken liburua, Montevideoko berriak izenekoa du, 1853. urtean argitaratu zuen.
Bilketa.eus webgunean Martin Hiribarren-en hiztegiaren zati batzu irakurtzen ahal dituzue.