KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA
“Bere begietatik, Historia handia eta ttipia elkartzen ditu”
2024ko Otsailaren 13a
Nora Arbelbide Elkar argitaratxeak atera duen Persepolisen euskarazko bertsioarekin eskutan / GURE IRRATIA
Duela hogeibat urte atera zen Persepolis aipatu nahi izan digu Nora Arbelbide kronikariak hilabete honetan. Marjane Satrapiren liburu grafikoa, klasiko bat da, Iranen sortu zen artistak autobiografia bat atera zuen, berantago animaziozko filman ere atera zuena.
Elkar argitaletxeak joan den urtean atera zuen Persepolis, Irene Arraratsek euskaratua.
Arantxa Idiederri aipatu dio Nora Arbelbidek, Persepolis, eta baita beste bi komiki ere euskaratuak izan direnak: Art Spiegelmanen Maus, hau ere klasiko bat eta aktualitatean den Palestina, Joe Saccorena.