"Oroitzen naiz nire aitaren irribarre larriaz, gu joaten ikustean"
2024ko Otsailaren 20a
Maria Rosa Lopategi, Arantza Goikoetxea eta Karmele Lopategi Jatsuko Lurdes Eusko Aur-Etxean egon ziren 1937 eta 1939 urteen artean / EKE.eus
1937- 1939 urteen artean, Uztaritze ondoko Jatsu herrian 34 haur egon ziren, Ana Belen eta Manuel de Intxausti-k alokatzen zuten Denisenia etxean.
Espainiako gerla bete-betean, Gernikako bonbardaketa gertatu zen garaian, bi urte horietan, Intxaustiarrek zaindu, eta eskolatu zituzten gerlatik ihes joan ziren haurrak.
Etxe hortan egon ziren, hiru emazte elkarrizketatu ditu Terexa Lekunberri antropologoak, hilabete honetako kronikan aipatu dizkionak Arantxa Idiederri.