"Elbira Agirre alaba hil dut urde zikinen lastaira bihur ez dezaten”
2024ko Otsailaren 28a
Elbira Agirre Emilio Machadoren erretratuan (1979) / J.Aurkenerena
Elbira Agirrek aita euskalduna zuen, Lope Agirre oñatiarra, eta ama inka zuen, Cruspa Huaranca izenekoa. Joseba Aurkenerena Barandiaranek bere istorioa kondatu digu hilabete honetan.
1561eko urriaren 27an, espainiar erregearen aldeko soldaduek Lope Agirreren tropa inguratu zuten Barquisimento aldean. Marañoi gehienek, hori ikusirik, ihesari ekin zioten, eta Lope Agirre eta zenbait fidel ihesbiderik gabe harrapaturik gelditu ziren. Elbira ere aitarekin batera zegoen momentu latz haietan. Orduan, Lope Agirrek alaba hiltzeko deliberoa hartu zuen, espainiar soldaduek ez zezaten bortxatu. Sastakaiaz hil zuen. Aitak hil zuelarik, Elbira Agirrek hamasei urte zituen.