“Kantaria banaiz bai, bainan nunbait berriketaria ere, hitzak garrantzitsuak dira”
2024ko Martxoaren 19a
Anje Duhalde martxoaren 24an Baionan ariko da eta maiatzaren 4an Errobi taldearekin Bilbon / EKE
Uztaritzeko klikan ikasi zuen atabala jotzen eta nerabezaroan bateria bat erosi zuen bere aldetik ikasteko. Anje Duhalde entzun dugu hilabete honetan Terexa Lekunberriren kronikan, duela 8 urte elkarrizketatu baitzuen kantari eta musikaria Eleketa proiektuarentzat.
El Fuego dantzaldi taldean aritu zen urtetan, eta euskarazko kantuak dantzaldietan sartzen hasi ziren. Garai hortan ezagutu zuen Mixel Ducau, eta berekin Errobi taldea sortu.
Terexa Lekunberri antropologoak, elkarrizketa zati batzu ekarri dizkio Arantxa Idiederri.