KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA
"Nahi baduzu lanbide bat egin, ikastaldiak egitea untsa da nik hola egin nuen naturari loturiko lanentzat"
2024ko Martxoaren 22a

Julen Jauregik aipatu nahi izan ditu Naturari lotuak diren formakuntzak, galde zonbaitzu izan baititu / GURE IRRATIA
MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu hilabete honetan ere Gure Irratian.
Behingoan, ez dira erreka bazterrean eta oihanaren erdian Olatz Idoaterekin. Estudioan elkartu dira alde honetan, Naturari doazkion formakuntzak aipatzeko.
Zoin dira naturan lan egiteko ikasketa eta formakuntzak?
Bere ibilbidetik abiatuta, Julen Jauregik, Hazparnen, Donapaleun edota Angelun diren eskola edo formakuntzak zoin diren zehaztu dizkigu.