KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA
“Klasiko bat delarik berriz irakurtzen ahal dugu gaur egungo begiekin, eta dretxo dugu horren egitea”
2024ko Apirilaren 09a
Jon Miranderen Haur Besoetakoa euskal literaturaren klasikoaz aritu da Nora Arbelbide / GURE IRRATIA
Jon Miranderen Haur Besoetakoa aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak. Pedofilia, intzestoa edota suizidioa bezalako gaiak jorratzen dituen eleberria, Jon Miranderen bakarra izan zen.
1970an argitaratu zuen testua 10 urte lehenago idatzia zuen, bainan ez zuen nehork lehenago atera nahi izan.
Jon Mirande tabuz inguratua, nazia izan zelako, eta testu higuingarriak zituelako ere, Nora Arbelbidek Haur Besoetako euskal literaturaren klasiko bat dela aipatu dio Arantxa Idiederri. (Kasu Spoiler ttipi bat kronikan, liburua irakurri nahi duzuenentzat!)
Jon Miranderi buruzko Josu Martinezen filma ostegunean, apirilaren 11an aurkeztuko dute Baigorrin 20:30tan, eta ondotik solasean ariko dira Joseba Sarrionandia eta Nora Arbelbiderekin batera.