Anjela Kerexeta, Ameriketan betiko gelditu zena
2024ko Maiatzaren 03a
Anjela Kerexeta, 1877an, Joxe Mari Iparragirre bardoarekin izan zituen zortzi haurrekin / ZUZEU
Gipuzkoako Alegia herrikoa zen Anjela Kerexeta Aizpuru, gazte-gaztetik Tolosako ostatu batean zerbitzari ibili zena. Joxe Mari Iparragirre Balerdi aipatu tabernan ibili zen kantari eta bertsoz kortejatu zuen neska gaztea. Garai hartan Iparragirrek 36 urte zituen.
Argentinara joan ziren, eta Buenos Airesen ezkonduko ziren. 1858ko udan iritsi ziren Buenos Airesera, eta hango portuan euskaldun asko zeuden Joxe Mari Iparragirreren zain, ordurako bere kantua, “Gernikako Arbola” alegia, arras famatua eta zabaldua baitzen munduko euskaldun guztien artean.
Anjela Kerexetaren bizi istorioa kondatu digu Joseba Aurkenerenak.