KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA
“Irati komikian estereotipatuegia da, filman duen rola nahiago izan dut, preziatu dut”
2024ko Ekainaren 10a
Nora Arbelbide bere hilabeteko irakrketa gomendioekin, tartean Irati filmaren oinarrian den komikia / NORA ARBELBIDE
Irati, erdi gizaki erdi lamina den pertsonaia zineman deskubritzen ahal da egun hauetan.
Komiki batean oinarritzen da Paul Urkijoren filma, eta izan duen famaren ondotik espaniolez bakarrik irakurtzen ahal ziren aleak, euskaraz ere irakur daitezke orain.
Nora Arbelbidek bere hilabeteko kronikan komiki eta filmaren arteko desberdintasunak aipatzen dizkigu. Irati pertsonaiaren irudia adibidez, estereotipatuegia atzeman du komikian.