KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Uste nuen euskarak merezi zuela"

_uste_nuen_euskarak_merezi_zuela_

MP3 jaitsi

1942an sortu zen Argitxu Nobliak, Angelun egin du bere bizia. Familia, mediku mundukoa zuen, eta "determinismo soziala" segituz ikasketak sail hortan egin zituen ere.

Terexa Lekunberrik, hiru urteko kolaborazioaren ondotik, bere azken kronikarentzat Argitxu Nobliaren lekukotasuna partekatzea proposatu digu. Stella Maris-n serorekin izan zuen biziaz mintzatu da, medikuntza ikasketez, emazte izateaz osasungintzan eta ama izateaz, eta bistan dena Seaska ikastolen elkartearen sortzeaz.

1969an lehen ikastola sortu zuen bere sukaldean, bi urtez berak pagatuz irakaslea. Seaska izena atzemateko egin zuen ibilbidea ere kondatzen du.

2025eko Ekainaren 10a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Norbait eritzen bazen, jankoain esperantzan, ez zen asurantzarik, behi bat saldu edo"

_norbait_eritzen_bazen_jankoain_esperantzan_ez_zen_asurantzarik_behi_bat_saldu_edo_

MP3 jaitsi

Antton Hirigoien saratarrarekin egin zuen elkarrizketa ekartzen digu hilabete honetan Terexa Lekunberri kronikari antropologoak.

Bere etxaldeari loturik bizi izan da beti 2022an zendu zen saratarra. Antton Hirigoienen lekukotasunarekin, garai bateko bizi moldea deskubritzen dugu, eta hiztegi bat ere. Bere etxaldeak 19 Golde balio zituela dio adibidez, Goldea hektarearen herena delarik. Akita pagatzen zuen garaiaz, asurantza eta laguntza sozialen heltzea bizi izan zuen, zaldiz mugitzen zirela, kontrabanda eta beste.

2025eko Maiatzaren 16a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Ez ziren ontsa ikusiak, gorri zikinak ziren"

_ez_ziren_ontsa_ikusiak_gorri_zikinak_ziren_

MP3 jaitsi

1925 urtean sortu zen Maielen Echevarria, Kanbo gainean. Baina 3 urte dituenetik, Kanbo beherean bizi izan da.Terexa Lekunberri antropologoak hilabete honetan, Kanbo behereko bizia ongi ezagutu duen Maielen entzunarazten digu.

Jesus Etchevarria artista gisa, ezaguna zenaren emaztea da ere, biak artistak ziren, bainan senarra izan zen ezagunena. Auzoko oroitzapenak ekartzen ditu: Gaxuxa Pixixa, “beren ofizioa” zuten auzoko eskale ezagunak, Espainiako gerlatik ihesean ziren errefuxiatuen etorrera, haien harrera eta Jesus artistarekin izan zuen biziaz.

2025eko Apirilaren 15a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Ez nintzen bertzeak baino azkarrago, baina ez nintzen batere bertzeak baino guttiago"

_ez_nintzen_bertzeak_baino_azkarrago_baina_ez_nintzen_batere_bertzeak_baino_guttiago_

MP3 jaitsi

Sauveur Noblia, 1927 urtean Ezpeletan sortu zen Basaburu auzoan den Segurakoborda etxaldean.

Terexa Lekunberri antropologoak, hilabete honetan laborari izan zena aipatzen digu. Baina bereziki bere lantegiko lanaz aritu dira Arantxa Idiederrekin: Aturri bazterreko Mousseroles-ko burdinolan izan zen langile, beti bere etxealdeari lotua izanik ere.

Langile sutsua, eta lankide lagunekin zuen lotura garrantzitsua zitzaion, sindikatu kide zenarentzat. 1968ko garaiko manifestazio eta greba mugimenduak aipatu dituzte ere.

2025eko Martxoaren 25a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ez gintuzten aise suportatzen, euskaraz ari baginen, ni fier nintzen euskaraz mintzatzea”

_ez_gintuzten_aise_suportatzen_euskaraz_ari_baginen_ni_fier_nintzen_euskaraz_mintzatzea_

MP3 jaitsi

Terexa Lekunberriren pasa den hilabeteko kronikan, Jeannot Goihenetxe-rekin Bidarten ginen, eta aldi honetan ere herri beran gelditzen gira, Jana-Mari Mendiboure-kin.

Jana-Mari Harisboure, 1930ean sortu zen Makeako Urruti Ttipia baserrian.

Ama zendu eta zenbait urtera 1958an Itsasura joan ziren aitarekin. Pierre Mendiboure bere senarra izango zena ezagutu, ta Itsasun finkatu ondoan, Angelun eta azkenik Bidarten instalatu ziren. Euskara, euskaltasuna, eta barnealdeko biziarekin lotura bereziki aipatu zizkion Terexa Lekunberri antropologoari.

2025eko Otsailaren 18a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Bidartek galdu duen laborantzaren oroitzapenak Jeannot Goihenetxerekin

bidartek_galdu_duen_laborantzaren_oroitzapenak_jeannot_goihenetxerekin

MP3 jaitsi

Bidarteko azken laborarietarik izan da 2023an zendu den Jean (Jeannot) Goihenetxe.

Lapurdiko herriko etxeak abiatu gogoeta baten baitan, 1937an sortu zena, 82 urte zituela laboraria galdezkatu zuen Terexa Lekunberri antropologoak.

Ahetzen etxetiar, eta Bidarten burasoek etxea erosi ondoan, etxaldearen segida hartu zuen Jeannot Goienetxek.




2025eko Urtarrilaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016