KRONIKAK
KULTURA

Paco Rocaren Etxea

paco_rocaren_etxea

MP3 jaitsi

Literatur solas aste huntan Aines Haristoyekin. Komiki baten ezagutza egiten dugu, Paco Roca komikigileak egina: Etxea.
http://www.mediatheque-cambolesbains.fr/

2017ko Urtarrilaren 20a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Landareak eta gure harremanak

landareak_eta_gure_harremanak

MP3 jaitsi

Aste huntan ere Gabriel Durrutyrekin egon da Kattalin Indaburu, eta landereen ongintzak aipatzen dizkigu

2017ko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Biolina, Haurtzaina eta Auzoak

biolina_haurtzaina_eta_auzoak

MP3 jaitsi

Munduko berri bitxiak konpilatzen dizkigu astero Panpi Merkapidek

2017ko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurdiko eremuaren berri

hego_lapurdiko_eremuaren_berri

MP3 jaitsi

Silbi Chenalek, Kriztof Arotzarenarekin, Hego Lapurdiko eremuaren berriak ematen dizkigu.

2017ko Urtarrilaren 17a

KRONIKAK
NIK DAKIDALA

Irakiar familia girixtino bat Urruñan aterbetua

irakiar_familia_girixtino_bat_urrunan_aterbetua

MP3 jaitsi

Bixintxo elkarteak Urruñan komisio bat sortu du "À‚ Urruñako AnaiakÀ‚ " deitua. Iraken, Daeshen zapalkuntza jasaiten duen 11 jendetako familia bat errezebitu dute. Jaki Artola elkarteko kideak aipatzen dauku komisio hunen antolakuntzaÀ‚ :

2017ko Urtarrilaren 17a

KRONIKAK
KULTURA

Zarena Zarelako taldeak 10 urte

zarena_zarelako_taldeak_10_urte

MP3 jaitsi

Bixente Ciaurriz dantzariarekin elkartu da Panpi Merkapide Zarena Zarelako dantza kompainiaren 10 urteen bilduma bat egiteko.

2017ko Urtarrilaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016