KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Haize Beltza eleberria eta Tomas pertsonaia ezatseginaz

haize_beltza_eleberria_eta_tomas_pertsonaia_ezatseginaz

MP3 jaitsi

Amaiur Epherren bigarren eleberria irakurri du Nora Arbelbide kronikariak eta bere azken tarterako aipatzen dauku.

Haize Beltza Txalapartarekin atera du, eta pertsonaia nagusia Tomas idazlea da. Azken honek, beka bat irabazi du liburu bat idazteko, eta bere idazketa lanetan dituen gorabeherak segitzen ditugu. Idazkera ainitz gustatu zaio Nora Arbelbideri, baina pertsonaia nagusia "antipatikoaz" dudak agertu zaizkio.

2025eko Ekainaren 17a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

La Negresse izena eta bere korapiloa

la_negresse_izena_eta_bere_korapiloa

MP3 jaitsi

Auzitegiak deliberatu du: Biarritzeko La Negresse karrikaren izena aldatzea behartua da herriko etxea. Gogoz kontra beraz, hiru proposamenen egin ditu Biarritzek. Bozkatuz egin dute hautua herritarrek: l’Allegresse izango da, euskarazko eta gaskoierazko proposamenak baztertu ondotik.

Nora Arbelbidek, interesgarria atzematen duen eztabaida gogoetatzera ekarri nahi izan du hilabete honetako kronikan. Historiaren estakurua konbokatu da argumentazioetan, La Negresse izen arrazista kontserbatzeko, alta, Historia eta gunearekin lotura izpirik ez duen izena hautatu dute.

2025eko Maiatzaren 13a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Su eta Gar, euskara eguzki sistematik at

su_eta_gar_euskara_eguzki_sistematik_at

MP3 jaitsi

Astronomia ziklo batean sartu berri da Biarritzeko mediateka, eta hainbat topaketa edo hitzaldi proposatzen ditu.

Larunbat honetan apirilaren 12an, 11etan Itziar Garate astrofisikaria hor izango da; bere lantaldearekin batera, Euskarak eguzki sistematik at bere leku ttipia izan dezan lortu baitute. Hemendik, 27 Argi Urtetara diren Su eta Gar izenak dituzten exoplaneta eta bere izarra hala izendatzea lortu zuten.

Xamar-ren “Biziaroak, herri kultura” liburua gogora ekarriko digu ere Norak, “Idi Ohoinak” konstelazioaren historia kondatzeko gogoa izan baitu

Apirilaren 19an Aranzadi elkartea ere hurbilduko da mediatekara, berak sortu duen euskarazko planisferoa aurkeztera.


2025eko Apirilaren 10a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Irakurketa erraza bilatzen dutenentzat, Jack Londonen Basabizitzaren Deia eleberria

irakurketa_erraza_bilatzen_dutenentzat_jack_londonen_basabizitzaren_deia_eleberria

MP3 jaitsi

Nora Arbelbide kronikariak Jack London-en Basabizitzaren deia eleberria aipatu digu hilabete honetan.

Euskarazko itzulpena da baina Hitz Irulek argitaratuaren berezitasuna, testua sinplifikatua duela da, esaldi laburrekin paragrafo airestatuekin. Irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat irakurketa posible egitea da edizio berezi honen helburua.

Nora Arbelbidek, Buck xakurraren istorioa preziatu du baina deigarri egin zaio, “azalgorrien” edo bertakoen leku eskasa; obretan, emazteen lekua aztertzeko baliatzen den “Bechdel testa” erabili du.

2025eko Martxoaren 17a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Laguntasunari begiratzen bazaio amodio istorio bat bezala, hausturak ere badira"

_laguntasunari_begiratzen_bazaio_amodio_istorio_bat_bezala_hausturak_ere_badira_

MP3 jaitsi

Laguntasuna, eta hausten den adiskidantza gai nagusi duen Pleibak liburua aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbidek.

Miren Amurizak idatzi duen eleberriak, nerabezaroan biziki hurbilak ziren bi lagunen adiskidantza kontatzen du, hamarkada zenbaiteko gibelapenarekin, ez baitute gehiago elkarren arteko harremanik orain.

Bata diskoteka girokoa, bestea militante Segi gazte erakundean, klase desberdinetakoak, itxuran dikotomia badirudi, ez da dena zuri ala beltz.

2025eko Otsailaren 04a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Idazteko manera lirikoa eta biziki ederra du”

_idazteko_manera_lirikoa_eta_biziki_ederra_du_

MP3 jaitsi

Gauaren Atzekaldean eleberria 1982an argitaratu zuen Manex Erdozaintzi-Etxart oztibartarrak.

1984an zendu zen idazle baxenafarra, Ibarlan sortu zen 1934 urtean; frailea zena eta politikan inplikatua, literatura edukinei esker dugu gehiago ezagutzen.

Olerki ainitz idatzi zituen, kantu bilakatuak ere bainan eleberria dio aipatzen Nora Arbelbide kronikariak Arantxa Idiederri.


2024ko Azaroaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016