BERRIAK

Zanpantzarren gibeletik korrika

zanpantzarren_gibeletik_korrika

MP3 jaitsi

Ihauteriko Lasterketa iraganen da Donibane Lohizunen heldu den igandean, otsailaren 25ean. Les Flots Bleus hondartzatik abiatuko da. Elena Dufau Diratchette antolatzaileak orroitarazi dauku ez dela lehen edizioa.

2018ko Otsailaren 21a

BERRIAK

Kiribil Libanora

kiribil_libanora

MP3 jaitsi

Dokumental bat telebixtan so egin ondotik, Amaia Hennebutek deliberatu zuen duela urte bat, Libanora joaitea, Siriatik ihes egin duten haurren laguntzeko. Harremanetan sartu da Libanoar gobernuz kanpoko erakunde batekin.À‚ Hango akanpalekuan, eskola izaiteaz gain, artearen erakaskuntza bultzatzen dute, haurrer irriaren sorrarazteko.
"À‚ LIBURUAK… burdin-sareen aurkaÀ‚ " proiektua sortu duÀ‚ Amaia Hennebutek Kiribil konpainiarekin. Apirilaren 3tik 18rat, 2 aste osoz joanen dira Libanora.
Kiribil konpainia aurkeztu dauku.

2 asteko egonaldia filmatuko dute. 50 mila euroko aintzikondua duenez egitasmoak, crowfunding kanpaina bat abiatu dute Ulule plataformanÀ‚ : https://fr.ulule.com/contre-grillage/. Martxoaren 30a arte.

2018ko Otsailaren 21a

BERRIAK

Googlen hizkuntzak

googlen_hizkuntzak

MP3 jaitsi

Google interneteko bilatzaile haundienak, euskarazko iragarkiak ez ditu gehiago onartzen.
Puntueus fundazioak du arazoa argitaratu, AdsGrant programak, bere hiru iragarki ez dituelarik onartu, euskaraz zirelako.
Arazo hori aipatu du Arantxa Idiederrek bere gomitarekin, Puntueus fundazioko komunikazio arduraduna den, Lorea Arakistain Aizpirik erran dauku zer gertatzen den.

2018ko Otsailaren 20a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hameka bider bi

hameka_bider_bi

MP3 jaitsi

Errobi Lurralde eremuko berriak hartzen ditugu egun, Berttolo Heguyrekin, eta esplikatzen digu lehenik Hameka Euskaraz hitzordua bi herritan eginen dela aurten.

2018ko Otsailaren 20a

BERRIAK

Zuhaitzen lepatzea zer da ?

zuhaitzen_lepatzea_zer_da_

MP3 jaitsi

Laborantxan aspaldian erabilia den teknika hortaz kolokio bat antolatuko da Saran, heldu diren martxoaren 1, 2 eta 3an. Europar mailako laborari, teknikari eta jakintsuak bilduko dira Zuhaitzen lepatzea aipatzeko. Baina hasteko zer dira zuhaitz lepatuak, Johanna Hoqui EHLG-ko agro-ohiangintzan animatzaileak erraiten digu.

Kolokioan parte hartzeko izena eman beharko duzue agroforesterie.fr/trognes gunean. Bi gaualdi izanen dira aldiz, publiko zabalari idekiak, ostegun eta ostiralean, filma proiekzio eta Ruper Ordorikaren kontzertu batekin.

2018ko Otsailaren 20a

BERRIAK

Errugbia, Lehen garaipena Hendaiarentzat

errugbia_lehen_garaipena_hendaiarentzat

MP3 jaitsi

Eta beti bezala, beste kiroletako emaitza guztiak!

2018ko Otsailaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016