EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Begiz Begi

ixo_begiz_begi

MP3 jaitsi

Begiz Begi taldearen Ixo! Emankizuna bizia da, humoretsua eta ikasgaiez betea! Eta Josu Guillenek gainera kronika tutoriala bat egin digu!

2018ko Otsailaren 16a

BERRIAK

Larrunen kasua zertan?

larrunen_kasua_zertan_

MP3 jaitsi

Larrunen lanak egiteko asmoak dituzte baina Larrun Ez Hunki kolektiboak mendiaren suntsiketa bat salatzen du. Arantxa Idiederrek kolektiboko Ellande Alfarrorekin pundu bat egiten du.

2018ko Otsailaren 16a

KRONIKAK
KULTURA

Haurren hitzak esan, berriz esan

haurren_hitzak_esan_berriz_esan

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerenarekin haurren hizkera eta hitzak ezagutzen segitzen dugu gaur.

2018ko Otsailaren 16a

BERRIAK

Haurren parkea Kanbon

haurren_parkea_kanbon

MP3 jaitsi

Anim'aktionek Ttiki Park ekarriko du Kanbora otsailaren 15etik 20era. Mikel Amilibiak xehetasunak emaiten dizkigu.

2018ko Otsailaren 15a

BERRIAK

Astearte gizena Uztaritzen

astearte_gizena_uztaritzen

MP3 jaitsi

Hartzaro festibalaren azken atala iragan da astearte gauean Uztaritzeko karriketan, astearte gizenaren karietara. Abereak, Maiak, Zirtzilak eta bistan da Zanpantzarren auziko aktoreek hartu dute plaza. Marga Forestier-k murgiltzen gaitu giroan.

2018ko Otsailaren 15a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Zuhaitxoa edo Zuhaitza?

zuhaitxoa_edo_zuhaitza_

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyk argitasunak emaiten dizkigu bi landare mota ezberdin horietaz.

2018ko Otsailaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016