BERRIAK

Etcharry formakuntza zentroa handitu dute

etcharry_formakuntza_zentroa_handitu_dute

MP3 jaitsi

Etcharry formakuntza zentroak, sozialean ariko diren biharko langileak formatzen ditu, eta uda honetan bere lokalak handitu ditu.

Ikasturte guzian 500 bat ikasle aterpetzen dituen egitura sozial honek, lan baldintzak hobetu nahi izan ditu. Gure Irratiaren egoitzaren azpian kokatua den Etcharryn sartu da Olatz Idoate, Kepa Mouesca eta Maritxu Trounday langileekin mintzatu da.

2023ko Irailaren 12a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nire xerka jin ziren etxera, Bankatik Baionara eraman ninduten lan egiteko, zinez bortxaz jin nintzan"

_nire_xerka_jin_ziren_etxera_bankatik_baionara_eraman_ninduten_lan_egiteko_zinez_bortxaz_jin_nintzan_

MP3 jaitsi

Duela urtea hasi kronikarekin segitzen dugu ikasturte honetan ere: Terexa Lekunberri antropologoak egin dituen elkarrizketak, bideoan ikusgai direnak irratira ekartzen ditugu hilabetean behin.

Lehenarekin Baionara joango gira, bainan sustut gaurko zatian Bankara. Joséphine Erramoun 1941 urtean, Espila etxean sortu zen Bankan, eta Baionara lanerako ekarri zuten. Agian zonbaitzuek ezagutzen duzue, Baionako Bar du Marché ostatu gibelean lanean ikusirik.

2023ko Irailaren 12a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 11ko Itsasuko berriak

irailaren_11ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 11a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 11ko Azkaingo berriak

irailaren_11ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 11a

BERRIAK

Haurrock taldean izena emateko, ate idekitzeak larunbatean Larresoron

haurrock_taldean_izena_emateko_ate_idekitzeak_larunbatean_larresoron

MP3 jaitsi

Eskolen sartzearen ondotik, Haurrock haurren abesbatzak ere bere sartzea eginen du ondoko egunetan. Preseski, izena eman nahi baldin baduzue, orain da epea. Baina, zer da xuxen Haurrock? Nola antolatuak dira urte guzian? Zer ekimen antolatzen dute? Olatz Idoate mintzatu da Arantxa Hirigoien antolatzailearekin.

Eta izenen emaiteko Philippe Albor deitzen ahal duzue 06 71 00 83 26 telefono zenbakira.

2023ko Irailaren 08a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 8ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

irailaren_8ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016