BERRIAK

Kamishibai tailerra haurrei zuzendua Kanbon larunbatean

kamishibai_tailerra_haurrei_zuzendua_kanbon_larunbatean

MP3 jaitsi

Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilari eta ilustratzailea Kanboko mediatekan izango da larunbat honetan uztailaren 12an, Kamishibai tailer bat proposatzeko.

Gipuzkoako komikigileak liburu anda atera du tartean duela pare bat urte KAMISHIBAIZALEA izenekoa. Euskal Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu ditu ere.Kanboko mediatekan, 5 urtetik goragoko haurrei zuzendu Kamishibai tailerra, urririk, proposatuko du.

Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzailearen Kamishibai tailerrean izena emateko deitu Kanboko mediatekara: 05 59 93 50 70



2025eko Uztailaren 10a

BERRIAK

Patxi eta Konpania, udako plazak dantzarazteko prest

patxi_eta_konpania_udako_plazak_dantzarazteko_prest

MP3 jaitsi

Uda guziz dantza herriko plazetara ateratzen da, eta plazak animatzen ibiliko da oraino Patxi eta Konpania taldea. Panpi Gerard esku soinuan, Mikel Perez gitarra eta biolinean, Jimmy Arrabit baterian, eta Patxi Perez animazioan eta txirula jotzen.

Patxi Perezekin, Panpi Mercapidek aipatu du udako dantza giroa. Plaza bat deskubrituko du taldeak gainera, Baionako bestetan ariko baita konpainia uztailaren 12an, 12:30tan Patxa plazan.


2025eko Uztailaren 04a

BERRIAK

Patxondo peñak bere 10 urteak ospatuko ditu Baionako bestetan

patxondo_penak_bere_10_urteak_ospatuko_ditu_baionako_bestetan

MP3 jaitsi

Baiona besta giroan sartzen ari da. Herriko langileak, hesiak muntatzen bazterren babesteko, eta ostalariak beren ostatuen txukuntzen ari dira. Denbora berean peña edo elkarteak ere prestaketa lanetan, lan ta lan ari dira.

Patxa plazan den Patxondo peñak ere lan txandak beteak ditu 4 egunez irekitzeko, eta larunbateko eguna utzi diote Gure Irratiari, elkartasunez. Fabien Mendiboure, Patxondo peñako kidearekin, Panpi Mercapidek aurtengo egitaraua aipatu du.

2025eko Uztailaren 04a

BERRIAK

Errugbia euskaraz goza daiteke ere

errugbia_euskaraz_goza_daiteke_ere

MP3 jaitsi

Seaskak, 8-11 urte artekoei zuzendua den errugbi ikastaldi bat proposatzen du uztail hastapen honetan.

Azken urteetan egin ohi duen bezala, Seaskak, ipar Euskal Herriko ikastolen federakuntzak, errugbi ikastaldiak proposatuko ditu uztail hastapen honetan. Berezitasuna, ikastaldiak euskara hutsean eginen direla. 8-11 urte artekoei zuzendua. Uztailaren 7 eta 8an, goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte, errugbiaz gozatzen ahalko dute. Prezioa 50€ko da eta izen emaite edo xehetasunak: 05 59 52 49 24 edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz.

2025eko Uztailaren 02a

BERRIAK

Karrikaldirekin, euskal giroa Baiona handian ere

karrikaldirekin_euskal_giroa_baiona_handian_ere

MP3 jaitsi

Uztailaren 9tik 13ra Baionako bestetan Patxa plazan bezala, euskarak eta euskal kulturak bere arnasgunea izanen du Karrikaldin, Jacques Portes plazan.

Dantza eta kantuaz gain, makilari, Pontx pailazoa eta ziganteak ere agertuko dira. Berrikuntza batzu ezagutuko ditu guneak, arno dastaketa bezala, karaokaldia edota zinta dantza erraldoia ere adibidez.

Lucille Darrigrand eta Guillaume Irigoien antolatzaileekin egon da Panpi Mercapide.

2025eko Uztailaren 02a

BERRIAK

Oihu artistiko bat, Palestinaren sustengatzeko

oihu_artistiko_bat_palestinaren_sustengatzeko

MP3 jaitsi

Hind Rajab tituluarekin kantu bat argitaratuko du ekainaren 26an ostegun gauez, Ibantutak, Itxaro Bordak idatzi hitzekin, Odei-en slam parte batekin, bideo klipa ere ekoitzi du gainera azken honek eta Fred Faure perkusioetan.

Hind Rajab, 2024 hastapenean, Israelek erail zuen 5 urteko neskato bat da. Herri baten sufrimenduaren sinbolo gisa hartu du Ibantutak, kantu baten sortzeko, Zizpa gaztetxean aurkeztuko duena zuzenean 20:30tan, eta tenore berean, sarean jarriko du bideoklipa.

Gaualdi hortan gainera, Baionako San Izpiritu auzoko musikari desberdinek kolaboratuko dute kantu batzuetan: Lolita Delmonteil, Haira, Ekhi Lambert eta Yohann Villanua. Medical Aid For palestine erakundearentzat izango dira gaualdiko etekinak. Ibantutarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.


2025eko Ekainaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016