BERRIAK

Musika karrika xoko guzietan

musika_karrika_xoko_guzietan

MP3 jaitsi

Ekainaren 21a, udako lehen eguna, eta musikaren besta hainbat herritan.

Larunbatez gertatzen zen aurten, eta Baionako herrian goizetik kontzertuak proposatzen zituzten xoko guzietan. Herriko etxearen egitaraua, bainan elkarte eta ostatuena ere, musika ez zen falta. Holako egunetan, musikak eta musikariek hartzen dute karrika. Arantxa Idieder ibili da karriketan gaindi, eta musikari edota festalari pare batekin hitz egin du, tartean Samba Badago Hernani aldeko taldearekin.

Baionako besta alternatiboak aurkeztu ditu Zizpa gaztexeak

Musikaren bestaz baliatu da Zizpa gaztetxea Baionako besta alternatiboak aurkezteko larunbatean, bere aurtengo egitaraua salatuz. Besteak beste, Karma, Zaunka, Kimule, Xsakara edota Patxi eta Konpania 5 egunetako egitarauaren barne izango dira.

MP3 jaitsi

2025eko Ekainaren 24a

BERRIAK

27 edo 11 kilometro, mendi ibilaldiak denentzat Saran igandean

27_edo_11_kilometro_mendi_ibilaldiak_denentzat_saran_igandean

MP3 jaitsi

Ekainaren 22an iraganen da Saran gaindi usaiazko Sara Oinez mendi ibilaldia. Har Hitza elkarteak du antolatzen, eta berriz errepikatzen du ez dela lasterketa, baizik eta ibilaldi soila.

Denborak ez dira konduan hartuko, eta abiatzeak ere ez dira tenore finkoetan eginen baizik eta oren erdiko tarte batean. Bi ibilali proposatzen dituzte, bata 27kilometrokoa, eta bestea 11 kilometrokoa, biak Sarako plazatik abiatuko dira; 6:30tan lehena 8:30tan bigarrena. Izen emaiteak lekuan beran eginen dira. Marie Pierre Pradere antolatzailearekin solastu da Olatz

2025eko Ekainaren 20a

BERRIAK

"Harreman biziki ona dugu besta komitea eta gaztetxearen artean Hazparnen"

_harreman_biziki_ona_dugu_besta_komitea_eta_gaztetxearen_artean_hazparnen_

MP3 jaitsi

Hazparneko bestak ostiralean ekainaren 20an abiatzen dira, 23an bururatzeko.

Hiru eguneko egitaraua, Ttattola gaztetxearen proposamenekin osatzen dutena. Ezkurren lasterketarekin hasiko dira bestak, eta gauean bertan gaztetxean kontzertuak izango dira Aho Zakil Konexion, Ezpalak eta AKTS-ekin. Larunbateko eguneoko animazioen ondotik gauean, Janus Lester, Dupla eta Holako Deluxe taldeak ariko dira. Presoen bazkaria ere antolatzen du gaztetxeak igande eguerdian, izena emateko telefono honetara deitu behar da: 06 36 05 64 15.

Xermin Etxebarne, besta hauen antolaketetan aritu da besta komitearekin, eta gaztetxearekin, Arantxa Idiederrek harekin hitz egin du.


2025eko Ekainaren 19a

BERRIAK

Berritxu izena duen xistera sortu du Eskutik kooperatibak

berritxu_izena_duen_xistera_sortu_du_eskutik_kooperatibak

MP3 jaitsi

Momentuz, Zesta puntan ari diren haurrek bakarrik jokatzen ahalko dute Berritxu xistera berriarekin.

Lan orenak eta prezioa apaltzeko asmoz, osoki zumez egin ordez, zura baliatu dute tresnaren parte batzuetan. Tresna aurkeztearekin batera, pilota arloko materialgintzan dagoen gabezia azpimarratu du Eskutik kooperatibak. Aritz Erkiaga, Puntista profesionala, Euskal Selekzioarekin munduko txapeldun izan berri da. Saran zen joan den larunbatean eta badaki zertan den egoera.

Artisaugintza eta teknologia uztartu, pilotariekin hitz eginez

Oier Oa Eskutik kooperatibako kideak hubiletik eraman du Berritxu xistera berriaren sortzea.

MP3 jaitsi

2025eko Ekainaren 17a

BERRIAK

Haurrentzat mediku artak, birgaitzea eta errehabilitatzea proposatuko luken zentro bat sortu nahi dute

haurrentzat_mediku_artak_birgaitzea_eta_errehabilitatzea_proposatuko_luken_zentro_bat_sortu_nahi_dute

MP3 jaitsi

'Arta txarra, tratu txarra' titulupean, mahai-inguru bat antolatzen du Kusku elkarteak larunbat honetan ekainaren 14an goizeko 9tan, Baionako Biltxoko elkartean.

Elkarte hori duela zonbait urte sortu zuten, birgaitze eta errehabilitatze zentro bat sortu nahi zutelako, baina haurrei zuzendua zaiena. Eskasa hor da, hurbilena Paue edo Bordele dute burasoek, helduentzako estrukturak ez direlarik eskas.

ARS-arekin lanean ari dira zentro hori sortzeko, eta gaia plazara ekarri nahi izan dute 7 pertsonaz osatu mahai-inguru bat proposatuz. Hitzaldian parte hartuko du Maddi Errezarret kinesiterapeutak, eta Kusku elkarteko lehendakariak.

2025eko Ekainaren 13a

BERRIAK

Sagarnotegi bazkaria igandean, Sarako ikastolaren alde

sagarnotegi_bazkaria_igandean_sarako_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Sarako Olhain ikastolak urte guziz antolatzen duen hitzordua du igande honetan ekainaren 8an.

Polikiroldegian, usaiazko Sagarno bazkaria proposatzen du eta haurrentzako ere animazioak izango dira, joko edota puzgarriak adibidez. Eta bazkalondoan ikasle ohien taldeak ere izango dira, Basapiztiak, Moira Krank eta DJ Bull-ekin bukatzeko usaia atxikitzeko.

2025eko Ekainaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016