“Piarres Larzabal ekintzailea zen, bere bizi guzian saiatu da jendearengandik hurbil bizitzen eta laguntzen”
2024ko Apirilaren 16a
Piarres Larzabalek hemeretzi urte zituela idatzi zuen bere lehen komedia, 1934an / © DR
Piarres Larzabal 1915ean sortu eta 73 urte berantago Azkainen bere sorterrian zendu zen.
Apeza, euskal literaturaren figura, euskaltzaina, antzerkigintzaren bitartez bereziki ezagutua - 120 antzezlan idatzi zituen – Piarres Larzabal gogora ekarriko dute berriz ostiralean apirilaren 19an Biltokin izango den hitzaldian.
Euskaltzaindiak antolatu gaualdian, Ixabel Etxeberria, Jon Casenave eta Daniel Landart egongo dira. Ixabel Etxeberria euskara eta euskal literaturako doktore, ikerlarieta idazlearekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.