BERRIAK

Lekuko ekoizle bat lagundu, Beskoitzeko ikastolari ekarpena eginez

Lekuko_ekoizle_bat_lagundu__Beskoitzeko_ikastolari_ekarpena_eginez

MP3 jaitsi

Beskoitzeko ikastolak ere eguberri kari salmenta proposatzen du: kapoiak salduko dituzte urte ondar honetan. Jatetxeak hetsiak direlarik lekuko ekoizle bat laguntzea dute xedea ere, salmenta eginez ikastolaren alde.

Julen Jauregi ikastolako burasoarekin aipatu du Panpi Mercapidek.

2020eko Abenduaren 07a

BERRIAK

Suhiltzaileak laguntzeko egutegiak beste manera batez salduko dituzte aurten

Suhiltzaileak_laguntzeko_egutegiak_beste_manera_batez_salduko_dituzte_aurten

MP3 jaitsi

Suhiltzaileak aipatuko ditugu: haien lana, eta garai hauetan usaian banatzen baitituzte egutegi famatuak. Aurten ez dira etxez etxe pasatuko, bainan beste manera batez eskuratzen ahalko dira, adibidez, saltegi batzutan atxikiko dituzte permanentziak.

Ellande Moustiratz suhiltzaile profesionala da Pauen, eta laguntzaile Kanbon. Hori guzia aipatu dute Panpi Mercapiderekin.

2020eko Abenduaren 07a

BERRIAK

Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa CCASaren funtzionamendua hobeki ezagutzeko

Gizarte_Ekintzarako_Herriko_Zentroa_CCASaren_funtzionamendua_hobeki_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Hiriburuko Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa edo CCAS delakoaren lana hobeki ezagutuko dugu. Aipatuko dugu ere garai berezi hau nola kudeatzen ari diren.

Niko Elizalde zuzendariaren gana joan da Kriztof Arotzarena.

2020eko Abenduaren 04a

BERRIAK

Otsokop kooperatibak kideak bilatzen ditu aktibitatea garatzeko

Otsokop_kooperatibak_kideak_bilatzen_ditu_aktibitatea_garatzeko

MP3 jaitsi

Baionako OTSOKOP kooperatiba parte hartzaileak baditu proiektuak urte bukaera honetan. Kide gehiago lortzeko ateak idekiko ditu larunbatetan.

Xehetasunen bila joan da bertara Marga Forestier eta Ixabel Cassan de Gorostarzu Otsokop-eko kideak egin dio bisita.


2020eko Abenduaren 04a

BERRIAK

Abenduaren 2ko Makea eta Lekorneko berriak

Abenduaren_2ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 02a

BERRIAK

Olentzero eskuen artean ukaiteko liburuxka

Olentzero_eskuen_artean_ukaiteko_liburuxka

MP3 jaitsi

2013an Olentzeroren lagunak elkartekoek pertsonaiaren inguruan lan bat egiten hasi ziren. Olentzeroren webgunea sortu zuten Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. 2016an kontzertua egin zuten 400bat kantarirekin, ondotik disko eta DVDak eginez; eta 2018an Baionaskada antolatzen sustengatu zuten.

Olentzeroren lagunak eta Olentzero zaleen elkarteak, aurten liburuxka bat banatuko dute iparraldeko ikastetxe elebidun eta ikastoletan.

Irati eta Aitzol Salaberria GoƱik aipatu diote Panpi Mercapideri.

2020eko Abenduaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016