BERRIAK

Herritarrak, inguramena, etxebizitzak eta ekonomia nola uztartu?

herritarrak_inguramena_etxebizitzak_eta_ekonomia_nola_uztartu_

MP3 jaitsi

Euskal Irratiek gaia landu dugu arkitekto baten ikuspegia bilduz. Herriak zoin diren aldaketak Ipar EHan jakin nahi izan du. Kanaldudek Hazparneko lurraldeko daramaten gogoeten berri emaiten du, laborantxako lurren beiratzeko asmoz. Ipar Euskal Herriko hitza, Lapurdi itsasalde eta barnealdeak pairatu bizitegi berrien eraikuntza etengabeaz ari da, baita biztanleriaren aldaketaz. Kazeta.eusek, Lurralde Koherentzia Eskema, Klima Plana, Etxebizitza Programa eta bestelako hirigintza dokumentuak aipatzen ditu.

Txostena osoki ikusteko: http://iparraldekohitza.eus

Lurralde antolaketaz Iñaki Noblia arkitektoaren ikuspegia bildu dugu. Kriztof Arotzarenarekin egin solasa hemen entzun.

2018ko Abenduaren 14a

BERRIAK

Batez Brau, Pette Etxebarriaren unibertsoa

batez_brau_pette_etxebarriaren_unibertsoa

MP3 jaitsi

Tindua, serigrafia formatu handian ala arrunt ttipian, bideoa, hau da Pû"tte Etxebarria artistak aurkeztuko duen uzta Baionan. Euskal Herriko Goi mailako Arte Eskolak, Pette Etxebarriaren "Batez Brau" erakusketa errezebituko du abenduaren 13tik 22rat Baionako arte auzoaldean.

Estrena ostegun honetan, abenduaren 13an eginen da arratsaldeko 6.30tan. Pettek, bere lehen erakusketa hau Panpi Mercapideri aurkeztu dio.

2018ko Abenduaren 13a

BERRIAK

Olentzero Baionan izango da larunbatean

olentzero_baionan_izango_da_larunbatean

MP3 jaitsi

Larunbat arratsaldean Olentzero Baionarat etorriko da bere itzulia Lapurditik abiatzeko.

Baionako Olentzero elkarteko Guillaume Irigoyenek hitzordua zahaztu dio Panpi Mercapideri.

2018ko Abenduaren 12a

BERRIAK

Harri Xuri dantzan jarriko dute

harri_xuri_dantzan_jarriko_dute

MP3 jaitsi

Abenduaren 14ean, ostiral aratsean Luhusoko ikusgarri gelan iraganen da "Harri Xuri Dantzan" gaualdia gaueko 9etan: BaxÀ¢Â€Â™Ainarak eta Kautere Baletekin.

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrako Johañe Etchebestek eta Panpi Mercapidek aipatu dute ikusgarria, eta Harri Xuri gela bera, dantzarentzat sortua baitzen.

2018ko Abenduaren 11a

BERRIAK

Korrikaz jantzi eta klika!

korrikaz_jantzi_eta_klika_

MP3 jaitsi

21. Korrika badator À¢Â€ÂœKlikaÀ¢Â€Â lemarekin 2019ko apirilaren 4tik 14ra iraganen dena, Garestik Gasteiza. Abenduaren7an ideki dute, abenduaren 24an hetsiko den Korrikaren denda Baionan, Marengo karrikan.

Panpi Mercapide mintzatu da Leire Oillarburu eta Xabier Perez Susperregirekin.

2018ko Abenduaren 11a

BERRIAK

Biperren hautsa egun batean, bilakatu zen bizigai....

biperren_hautsa_egun_batean_bilakatu_zen_bizigai_

MP3 jaitsi

Ostirale hontan, Ainhoako Ur Hegian jatetxean iragan da Ezpeletako biper errautsaren 2. lehiaketa.
52 ekoizleek beren ekoizpena aurkeztu dute.
Ezpeletako Biperra AOP edo Jatorri Deitura Gerizatua sindikateko lehendakari ordeak, Panpi Olaizolak erran dauku lehiaketa aspalditik egiten zela beste molde batean:

2018an saristatuak:
- Urrezko domina: Ezpeletako GP Euskal Herri
- Zilarrezko domina: Castanchoa anaiak (Jatsu)
- Brontzezko domina: Colmuto Remy (Ezpeleta)

2018ko Abenduaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016