BERRIAK

Iluma eta Xutik taldeak elgarrekin larunbatean

iluma_eta_xutik_taldeak_elgarrekin_larunbatean

MP3 jaitsi

Rockin Beskoitze, urte hastapeneko hitzordua antolatzen du Bixintxo elkarteak. Eguberriko kantaldiaren ondotik pasa den abenduan, beste giro bat sortu nahi du elkarteak, Beskoitzeko gela berrian.

Xutik eta Iluma taldea gomitatzen dituzte. Arantxa Idieder zurekin dituzu, Iluma talde gaztearen bi kide.

2019ko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

EHZren motorea berotzen ari da

ehzren_motorea_berotzen_ari_da

MP3 jaitsi

EHZ elkarteak bere proiektu berria martxan emaiteko urte berriko lehen egunetarik nahi du lana segitu. Urtarrilaren 12an antolatzen dute biltzar nagusia Baionako Zizpa gaztetxean goizeko 10etan.

Ainhoa Sarasua, Andrea Pebet eta Inhar Iraizotz EHZ proiektu berriaren eramaileetan dira.

2019ko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Libanon egin lana Senperen aurkeztuko dute

libanon_egin_lana_senperen_aurkeztuko_dute

MP3 jaitsi

"Zuri Madame….liburuak hesien kontra" dokumentala, Kiribil konpainiak egin Libanoko egonaldiko irudiekin egin du Markotx Iribarnek. Gobernuz Kanpoko Erakunde batek babestu haurreri kultura ekartzea zen xedea.

Urtarrilaren 5ean, larunbatean arratsaldeko 5etan erakutsiko dute berriz Senpere, Amotzeko Larraldean, eta ez Larreko gelan aitzin ikusi bezala. Amaia Hennebuttek erran dauku zer irudi ikusten ahalko den dokumentalean.

2019ko Urtarrilaren 04a

BERRIAK

Informazio bilkura Uztaritzen 'Orain Presoak' manifestazioa aitzin

informazio_bilkura_uztaritzen_orain_presoak_manifestazioa_aitzin

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon, Orain Presoak lemapean manifestazioak izango dira.

Hitzordu hau aitzin, bakebideak hainbat bilkura ideki proposatzen ditu, herritarrekin mintzatzeko gisan, 2018 urtearen aktualitateaz eta egoeraz pundu bat egiteko parada. Ondokoa ostiral honetan, urtarrilaren 4ean izango da Uztaritzen. Arantxa Idieder, zurekin duzu ostiralean hizlarien artean izango den Jeannot Lastiri.

2019ko Urtarrilaren 03a

BERRIAK

À¢Â€ÂœEz dugu in pastorala, gutiago maskarada, gure agerraldiak du izena : BaionaskadaÀ¢Â€Â

a_a_aoeez_dugu_in_pastorala_gutiago_maskarada_gure_agerraldiak_du_izena_baionaskadaa_a_a_

MP3 jaitsi

Azken predikuaren lehen hitz hauek salatzen dute, Baionaskada zer den. Abenduaren 31an, urteko azken eguna ospatzeko, Baionako karrikak euskaraz animatu nahi izan du lagun talde batek.

Karrikaz karrika desfilea egin dute, eta Arantxa Idieder zu ere han zinen.

(Irudi gehiago hemen: https://www.facebook.com/pg/gureirratia/photos/?tab=album&album_id=2151527335110968&__xts__%5B0%5D=68.ARC4904Jjw358zgznumX_2s_HhxpWiUH3neUv1fJ8ZVEviYLDgOGLKitVJyYB8jAEIM4uS72-n74E-2p1XdHKk3RM2cchPZ5aAS1nWhXKXlKP0mjNWr01uVbHRB-EpNgyzEwDLHfQ6Q6uWcLTXfPhOcYl7yKZk8vdh0QuPvoGmcXDqKLztK7wR4SjGeL9n2YFcxYZggqAnRkg8DtAiarb0XZuPZL8y7vcxOK2Kb8328Yh7EvAuk1MMsz927EODkJKziWEj8HumYCZD8790D89JcT7x2kQ8ZyzJxb8t7oNsHXmD8H0nQ94-vvYQBWlncQBDj6qW78Qc0eVRMfSZ_MRUKx1dl4M-Z0Pc2aTt998FIB_CqeWYzq8CiJvvqHrHFmkGO0ew_6NnlEBQ607QnCWjAvlvM2X4rg2aBbqTxnUcox4LwkCKtqThlFxizMr1kUurL4ftJYycBxga9UTGQqOVLJHw&__tn__=-UC-R eta hemen: https://www.youtube.com/watch?v=DfbbhCJhAb4)

2019ko Urtarrilaren 02a

BERRIAK

Euskal Herriko zuhaitzetaz liburua

euskal_herriko_zuhaitzetaz_liburua

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœZuhaitzak Euskal HerrianÀ¢Â€Â liburua argitaratu du Hemen elkarteak. Zati nagusia, Adrien Gaxitegi Belokeko fraide zenak idatzi zuen. Hortan ere, sagartzeaz Pantxika Maitiak eta Gabriel Durrutik idatzi dute kapitulu bat eta Gerezitzeaz Mirentxu Elizaldek. Lehen argitalpena agorturik, bigarrena gehigarri batekin agertu berri da, Jakes Cazaubon adituak idatzia ONF-ko teknikari zenbaiten laguntzarekin. Jakes Cazaubonekin egon da Kriztof Arotzarena.

Liburua euskaraz irakurgai da, 4 koloretako argazkiez osaturik. 20 euro/eusko-tan salgai, euskal liburu dendetan.

2019ko Urtarrilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016