BERRIAK

Eguberriko kantaldia aurten ere izanen da Beskoitzen

eguberriko_kantaldia_aurten_ere_izanen_da_beskoitzen

MP3 jaitsi

Asteburu honetako hitzordu guzien artean, Beskoitzen abenduaren 22an larunbatean kantaldi bat antolatzen dute aurten ere, Bixintxo gelan.

Panpi Mercapide mintzatu da Beñat Eiherabide antolatzailearekin.

2018ko Abenduaren 21a

BERRIAK

Kanboko Emaitza gaztetxeak 20 urte!

kanboko_emaitza_gaztetxeak_20_urte_

MP3 jaitsi

Kanboko Emaitza gaztetxeak 20 urte betetze ditu. Karia hortarat larunbat huntan egunaldi bat antolatzen dute.
Bazkari eta kontzertuekin: Alea Lyrique, Kuartz, Hara! eta Zoo taldeekin.
Gaztetxeko Iban, Ximun eta Pakorekin aipatu dugu egitaraua eta gaztetxea aurkeztu daukute:

2018ko Abenduaren 21a

BERRIAK

Abenduaren 20ko Lehuntzeko berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Jean Bernard Etchebarne laguntzailearen berriak.

2018ko Abenduaren 20a

BERRIAK

Kamerungo giroan murgildu

kamerungo_giroan_murgildu

MP3 jaitsi

Makeako Txir-txor gaztetxeak gaualdi bat antolatzen du Eskuz Esku, etorkineri harrera egiten duen elkartearen alde: Djoka gaua.

Kameruneko 'bassaÀ¢Â€Â™ hizkuntzan "Djoka" hitzak besta erran nahi du. Steve, Lekornen bizi den etorkinak, musika emanen du gaualdian zehar. Antolaketan den Eztitxu Oillarbururekin mintzatu da kriztof Arotzarena.

2018ko Abenduaren 20a

BERRIAK

Gure herri kontakizunak aurkeztuko ditu Maialen Morenok

gure_herri_kontakizunak_aurkeztuko_ditu_maialen_morenok

MP3 jaitsi

Euskal Kultur Erakundeak, ostegunean abenduaren 20an arratsaldeko 6etan mintzaldi bat proposatzen du Euskal Museoan Baionan. Maialen Moreno Zubeldiak Lapurdi, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa bat egin du eta aurkeztuko du.

Deustuko Unibertsitateko filologia doktoreak erran dauku zergatik gai hau hautatu zuen aztertzea.

2018ko Abenduaren 19a

BERRIAK

Euskal elkargoaren politika publikoen bidea argitu dute

euskal_elkargoaren_politika_publikoen_bidea_argitu_dute

MP3 jaitsi

18 konpetentzia hartuz, Euskal Elkargoaren politika publikoen arkitektura plantan ezarri dute larunbat honetako bilkura osoa kari. Zenbaitzu aho batez, eta besteak gehiengo haundiz onartu dituzte. Orain gobernantziaz eta lurralde proiektuaz izanen dira eztabaidak. Ondotik, ikusiko dute nola diruztatzen ahalko den. Martxo-apirilean, lehen aldiz, bere aitzinkondua bozkatu du Euskal Elkargoak.

Iker Elizalde Hendaiako axuantarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena

2018ko Abenduaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016