"Psikiatria ez da polita, ez da ospitalearen erakusleihoa"
2019ko Uztailaren 05a
Garaziko CMP-an sukaldaritza tailerrak egiten dituzte / Joanes Etxebarria
Garaziko Psikologia Medikuntza Zentroaren funtzionamendua ezagutzeko proposamena, Barnetik deitu saio berezian. Euskal Hedabideen elkarlanaren baitan, Berriako Joanes Etxebarria kazetari-argazkilaria eta Euskal Irratiak sareko Arantxa Idiederrek proposatzen dute erreportai berezi bat uda hastapen honetan.
Baionako ospitalearen barne den, Garaziko CMP, Psikologia Medikuntza Zentroko erizainekin ala pazienteekin egon dira bi kazetariak. Eritasun psikiatrikoen kasuan ala garai bateko nahasmenduen kudeatzeko, CMP zentroa hor da erantzun bat emateko.
Antton Moustirats, Simone Suquia, Kati Sallagoity eta Frantxoa Urdampilleta erizainekin hitzegin dugu baita CMPtik pasatzen diren paziente batzuekin ere, Thérèse, Daniel, Pantxo, Leire eta Jean.
Erreportai osoa hemen.
Lumi taldearen Itzal Zikinak disko berriaren kantuez osatu da erreportaia.