EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #19

2023ko Urriaren 30a

Disko%20Gogorra%20%2319

Aziza Brahim

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hilabete honetako emankizunean:

  • Vinicio Capossela
  • El General
  • Ondatropica
  • Peyo Torres y sus Diablos del Ritmo
  • Gata Cattana
  • Aziza Brahim
  • Todd Edwards (remix Cerrone feat Manu Dibango)
  • Daniel Sepe eta Andrea Tartaglia
  • Six Boys in trouble
  • Sons of Kemet
  • Trans Kabar

Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Philippe de Ezkurra: “Musika kirola bezala da, egun guziz trebatu behar zira maila atxikitzeko”

Philippe%20de%20Ezkurra:%20Musika%20kirola%20bezala%20da_%20egun%20guziz%20trebatu%20behar%20zira%20maila%20atxikitzeko

Philippe de Ezkurra soinujole gomitarekin kirola eta musika aipatu ditugu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Philippe de Ezkurra izan da asteazken honetako gomita Olatz Idoarekin. Angelun bizi den Urruñarrak, familia guztia pilotari lotua du, bainan Philippe musikak harrapatu du.

Soinujole profesionala da Philippe de Ezkurra, eta ibilbide harrigarria izan du. Parisetik pasatua, berriz herrira itzuli da Baionako kontserbatorioan akordeoi sekzio bat idekitzeko.


2024ko Otsailaren 21a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Armand Jaunarena: "Banakike norat jo pilota, bainan ezin dut gehiago, beraz segitzen dut beti ezker paretakoa"

Armand%20Jaunarena:%20Banakike%20norat%20jo%20pilota_%20bainan%20ezin%20dut%20gehiago_%20beraz%20segitzen%20dut%20beti%20ezker%20paretakoa

Armand Jaunarena larresorotarra ezaguna da ere bere umoreagatik / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz honetan 9ak eta 10ak arteko gomita Gure Irratian, Armand Jaunarena Larresorotarra izan dugu.

Pilotari izana, Ote Lore kultur elkartean inplikatua, Petzero Irulegiko Irratiko saioan nola harrapatzen zituzten jendeak telefonoan, edo bere artekari lana aipatu dizkigu.


2024ko Otsailaren 14a


EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 02 13

Adi%202024%2002%2013

Maskak / Maskak

MP3 jaitsi

Anari, Dupla, Maskak, Elizabeltz, Tiken Jah Fakoly, Bailen, Paramore, Kbek, Pajaro Sunrise, Yard Act, Horrible, Shinigami.



2024ko Otsailaren 14a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Anize Amestoy: "Soinu sorkuntzan lan egin nahi nuen, eta hola heldu nintzen bideo jokoetara"

Anize%20Amestoy:%20Soinu%20sorkuntzan%20lan%20egin%20nahi%20nuen_%20eta%20hola%20heldu%20nintzen%20bideo%20jokoetara

Anize Amestoy-k soinua eta musika sortzen du bideo joko, film edota irratientzat ere / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz honetan, gure mikrotik hurbildu da Anize Amestoy soinu diseinatzaile, musikaria. Film musika eta efektuak sortzen ditu eta musikari da ere noiztenka - salatu digunaz, AKts-en maskaren gibelean da ere Anize Amestoy.

Donamartiriarra sortzez, Hazparnen bizi izana, eta gaur egun bere apartamenduan Aiherran muntatu du bere estudioa. Bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri.


2024ko Otsailaren 07a



EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 02 06

Adi%202024%2002%2006

The Big Idea / (c) Ben Pi

MP3 jaitsi

Elea Boa, Addar, Merina Gris, Shallow Waters, Plantoid, Kula Shaker, The Big Idea, The Last Dinner Party, Radical Kitten, Do Not Machine, Baratro, 20 Seconds Failing Man.


2024ko Otsailaren 07a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Haurra zirelarik norbaitek liburua irakurtzen dautzu, eta hor da gakoa, harreman hori!"

Haurra%20zirelarik%20norbaitek%20liburua%20irakurtzen%20dautzu_%20eta%20hor%20da%20gakoa_%20harreman%20hori!

Mirentxu Ibargarai irratira hurbildu da, Haria literatura eta irakurketa proiektua aipatzera / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan Mirentxu Ibargarai izan da gure gomita. Haria egitasmoa sortu du. Liburuak, albumak etxera bidaltzea proposatzen du, hauen azalpenarekin eta berak egin irakurketaren audioa proposatuz.

Irakurketa eta buraso-haurren arteko lotura bultzatuz ber denboran. Mirentxu Ibargaraik Panpi Mercapideri aurkeztu dio bere egitura.


2024ko Urtarrilaren 31a


EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 01 30

Adi%202024%2001%2030

Nikotina

MP3 jaitsi

Nikotina, Goxua'n Salsa, Koma, Etxekalte, Gablé, Cabane, Justice, The Umbrellas, New Model Army, Alkaline Trio, Scarlet Rot, Stone Horns


2024ko Urtarrilaren 31a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez da euskara jakin behar komunitate hortara lotzeko, bainan euskararen atxikimendua izan behar dugu, horregatik Harro Herri!"

Ez%20da%20euskara%20jakin%20behar%20komunitate%20hortara%20lotzeko_%20bainan%20euskararen%20atxikimendua%20izan%20behar%20dugu_%20horregatik%20Harro%20Herri!

Ihintz Oliden baionarra, 20 urtez Irlandan bizi izan dena orain AEKn kooordinatzaile da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz huntako gomita Ihintz Oliden baionarra genuen, 20 urte pasa Irlandan egon ondotik, bere sorterrira itzuli eta AEK-n lan egiten du orain koordinatzaile postuan.

Korrika aipatu aitzin, Belfasteko bizi moldea aipatu digu, Euskal Herriko errealitatearekin antza duela kondatu digu, naiz eta ingelesaren ikasteko joan zen, Irlandera ere ikasi du Ihintz Olidenek

Panpi Mercapiderekin izan solasa osoki entzun hemen.


2024ko Urtarrilaren 24a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016