EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Brasil, Mallorca edo Alemanian ematen ditugu ikusgarriak bainan guretzat inportantea da hemen ere ematea, oreka hori nahi dugu atxiki"
2023ko Abenduaren 20a
Maite Garra Bastida aldean diren gertakariak aipatzeko entzuten dugu usu irratian / GURE IRRATIA
Asteazken goiz honetan, Bastidan kokatuak diren Lagunarte eta Clarenza elkarteetan, ekoizpen eta hedapen lana egiten duen Maite Garra gure estudioan genuen.
Izturiztarra sortzez, gaur egun Baionan bizi da.
Urtarrilean "Neguan" deitu asteburua antolatzen dute, hau aipatu du Panpi Mercapidek berekin eta itzaleko lana egiten duela aitortu dauku Maite Garrak.