EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
Itziar Leemans: "Kuban ikasten duzu medio gutirekin, ahal bezain zinemagintza ona egiten"
2024ko Urtarrilaren 10a
Itziar Leemans film egileak berriki Ximinoa film laburra atera du / GURE IRRATIA
Itziar Leemans film egilea izan da 2024ko gure lehen Asteazkeneko Gomita.
Kuban egin ditu zinegintzako lehen urratsak, goi mailako zine eskola batean.
Praktika ainitz egiten dela eskola hauetan, eta egun luzeak izan direla, "erritmo Sobietikoa" zela aipatzen zaukun. Formakuntza ona ukan duela, bainan ahal xumeekin erran digu ere. Panpi Mercapiderekin gomita izan da.