EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
Philippe de Ezkurra: “Musika kirola bezala da, egun guziz trebatu behar zira maila atxikitzeko”
2024ko Otsailaren 21a
Philippe de Ezkurra soinujole gomitarekin kirola eta musika aipatu ditugu / GURE IRRATIA
Philippe de Ezkurra izan da asteazken honetako gomita Olatz Idoarekin. Angelun bizi den Urruñarrak, familia guztia pilotari lotua du, bainan Philippe musikak harrapatu du.
Soinujole profesionala da Philippe de Ezkurra, eta ibilbide harrigarria izan du. Parisetik pasatua, berriz herrira itzuli da Baionako kontserbatorioan akordeoi sekzio bat idekitzeko.