EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Kirol partida batean 2000 argazki hartzen dituzu 300 atxikitzeko"
2024ko Martxoaren 13a
Bruno Bereau argazkilariak opari ederra eskaini digu, Baionan hartu argazkia gure murruetan ikusten ahalko duzue Uztaritzen / GURE IRRATIA
Gure Irratiko mikroetarik argazkilari bat hurbildu zauku goiz honetan. Basusarriko Bruno Bereau galdezketatu du Panpi Mercapidek bere lanbide berriaz, duela urte bat hasi baita bere kontu.
Bideoa ez badu oraino garatu, argazki mota desberdin ainitz badirela aipatu digu, eta kirol argazkigintzan berezitu da Bruno Bereau.