EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"364 egunez frantsesez bizi gira, asumitzen dugu egun bakar bat euskara hutsean egitea"

_364_egunez_frantsesez_bizi_gira_asumitzen_dugu_egun_bakar_bat_euskara_hutsean_egitea_

MP3 jaitsi

Irakasle, idazle, marrazkilari, kontalari, antzerkilari, proiektu eramaile eta Kiribil konpainiaren sortzaile izan da ere, asteazkeneko gomita Amaia Hennebutte izan dugu aste honetan.

Saran, urriaren 11 eta 12an izanen den Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokaren 4. edizioa aipatu dugu.

Parise aldean, Montreuil-en egiten den azokan inspiratu zen Amaia Hennebutte, bakarrik euskarazko ekoizpenez osatu azoka hunen sortzeko. Eta formula atxiki dute, ostiralez eskolentzat eta larunbatez familientzat.

2024ko Urriaren 02a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Donibane Lohizunen, kanpoko jendeentzat folklorismoa da euskara, ez da ongi ikusia"

_donibane_lohizunen_kanpoko_jendeentzat_folklorismoa_da_euskara_ez_da_ongi_ikusia_

MP3 jaitsi

Hitza Mintza Azkaingo elkarteak, euskaraz solasean aritzea proposatzen du astearte arratsaldetan. Ateraldi edota animazioak ere antolatzen dituzte urtean zehar.

Jean Luc Mendizabal elkarteko lehendakaria genuen gomita astezken goiz honetan, Panpi Mercapiderekin.

2024ko Irailaren 25a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Pastorala lan kolektiboa da, denak tren berdinean, xofur batekin bainan denak ber heinean"

_pastorala_lan_kolektiboa_da_denak_tren_berdinean_xofur_batekin_bainan_denak_ber_heinean_

MP3 jaitsi

Pantxika Urruty errejenta, gure astezken goizeko gomita izan da aste honetan. Inesa De Gaxen pastorala, bakarrik zuzentzen duen bosgarren lana da.

Ekainean asteburu berean bi aldiz eman zuten Bastidan, Bardozen berriz emanen dute irailaren 21 eta 22 honetan 15.30etan.

Txartelak sarean erosten ahal dituzue edo Elkar dendan Baionan eta Ipar Euskal Herriko turismo bulegoetan.

Panpi Mercapideren gomita izan da ordu batez Pantxika Urruty.



2024ko Irailaren 18a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez dut uste bizi bat dugula baizik, heriotz bat bai, bainan artean bizi asko izaiten ditugu"

_ez_dut_uste_bizi_bat_dugula_baizik_heriotz_bat_bai_bainan_artean_bizi_asko_izaiten_ditugu_

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan, Pantxoa Bergara Xabaltx artista genuen Asteazkeneko Gomita gure estudioan.

Zuraideko artista, kantari, musikari, irratilari, telebistako aurkezle, makila egile edota zaldizalea; aipagaiak ez dira eskas Xabaltxekin. Horrezgain ere disko berria ere urte ondarra gabe argitaratuko duela jakinarazi digu.

Panpi Mercapideren galderei erantzun eta kantu pare bat ere zuzenean eman ditu Xabaltxek.




2024ko Irailaren 11a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Psikologian pazienteak zer duen behar da jakin segidan, fite-fite, hori da ez dutana suportatu"

_psikologian_pazienteak_zer_duen_behar_da_jakin_segidan_fite_fite_hori_da_ez_dutana_suportatu_

MP3 jaitsi

Asteazkeneko Gomita bereziaren bigarren sasoia ireki dugu irailaren 4 honetan Gure Irratian, Kattina Haran Razin lehen gomitarekin. Ordu batez beraz, berekin hitz egiteko denbora hartzen du Panpi Mercapidek elkarte munduan murgildua den Kattina Haran Razinekin. Hitzopen gaztetxea, EHZ festibala, Korrika edo berriki Zubi Xuria elkartearekin - Zurito ostatu ttipia sortu dute Itsasun.

Ibilbide oparoa duen lapurtarrak, lanbidez psikologoa dela azaldu dauku, ikasketak lehenik Tolosan egin ditu eta Kolonbian ere ikastaldi bat egin zuen.

2024ko Irailaren 04a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Irri egiten ahal dugu euskaraz, bainan askotan umore marka esaldi batean, frantsesez edo gazteleraz egiten dugu!"

_irri_egiten_ahal_dugu_euskaraz_bainan_askotan_umore_marka_esaldi_batean_frantsesez_edo_gazteleraz_egiten_dugu_

MP3 jaitsi

Martxutakoa sortzez, Maryse Urruty antzerkilaria izaiteaz gain, musikari, taula zuzendari eta kantari da ere.

Antton Lukurekin egin zituela lehen urratsak antzerkian erran dauku.

Ikasketak, Sciences-Po Tolosan egin zituen. Berriz etorri zen Euskal Herrirat 2017an, Itzuli konpaina sortu zuen, eta gero ta gehio sartu da euskal antzerkiaren munduan. Langile zorrotza da eta ideiak ez ditu falta.

2024ko Ekainaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016