EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

“Musika klasikoaren publikoan buru xuriak dira, hortako musika hori behar dugu jendeei ekarri, tokiak aldatu behar ditugu”

_musika_klasikoaren_publikoan_buru_xuriak_dira_hortako_musika_hori_behar_dugu_jendeei_ekarri_tokiak_aldatu_behar_ditugu_

MP3 jaitsi

Asteazken honetako gomita, Iparraldeko Orkestra Sinfonikoaren lehen biolina izan dugu: Marina Beheretxe.

Aita bateria jolea zuen, ama musikazale, aitatxi eskusoinu jole ere eta etxean rocka zuten bereziki entzuten, bainan Marina Beheretxek 3 urtetan biolina jo nahi zuela aipatu zien. 7 urte zituelarik hasi zen biolina eta solfeoa ikasten Baionako kontserbatorioan, orain bertan biolin irakaslea da. Jakin Les Violons Atomiques bere proiektuetariko batekin, Baionako Patxa Plazan ariko direla maiatzaren 4an, arratsaldeko 4etan.

Bere ibilbidea, musika klasikoaren inguruko giroaz, eta musika hori plazara ekartzearen gogoa aipatu dute Arantxa Idiederrekin.

2024ko Apirilaren 24a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kinesiologiaren teknikak lagungarri dira bakoitzaren indarrak pizteko, bainan ez dute medikuntza kentzen"

_kinesiologiaren_teknikak_lagungarri_dira_bakoitzaren_indarrak_pizteko_bainan_ez_dute_medikuntza_kentzen_

MP3 jaitsi

Aste honetan, Asteazkeneko Gomita Maialen Errotabehere izan dugu estudioan oren batez.

Kantari gisa ezagutzen dugu talde desberdinetan, bere izenean bestalde lau disko atera ditu, talde zuzendaria da, eta gaur egun kinesiologoa da ere eta kantu kurtsoak emaiten ditu: Pilpira kabinetea sortu du.

Duela hiru hilabete hasirik, ahal bezain ongi segitzeko, hautu batzu egin behar izan ditu.

2024ko Apirilaren 17a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Dantzaria zirelarik maite duzu jendeak begiratzen zaituelarik, alta ez du erran nahi konfiantzan zirela"

_dantzaria_zirelarik_maite_duzu_jendeak_begiratzen_zaituelarik_alta_ez_du_erran_nahi_konfiantzan_zirela_

MP3 jaitsi

Goiz honetan dantzari bat zuen gomita Panpi Mercapidek: Joana Olasagasti. Animatzaile izana irratian, gaur egun kronikari da ere Kanalduden, Harri Saldan.

Konpainia desberdinetan ibili da, sekulan finkatu gabe, maite baitu jende desberdinen gurutzatzea. Euskal dantza guti egin duela salatu dauku Joana Olasagastik, modernoa aldiz, edota kabaretea gehiago.



2024ko Apirilaren 10a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskal Herrian berdintasun orokorra bada, toka noka dela medio egiten da sexuen arteko desberdintasuna, bainan simetrikoki"

_euskal_herrian_berdintasun_orokorra_bada_toka_noka_dela_medio_egiten_da_sexuen_arteko_desberdintasuna_bainan_simetrikoki_

MP3 jaitsi

Anne-Marie Lagarde idazle, doktore, antropologo xiberotarra gomita genuen asteazken goiz honetan.

Bere ikerketen araberan, euskal jendarte tradizionalak logika matriarkala du, gizon eta emazteen arteko berdintasunean oinarritzen baita.

Panpi Mercapideren mikroan baieztatzen zuen Euskal Herrian bazela berezitasun bat.

2024ko Apirilaren 03a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kafea aski fite edaten da eta teak aldiz, eskatzen du denbora hartzea ongi edan nahi bada"

_kafea_aski_fite_edaten_da_eta_teak_aldiz_eskatzen_du_denbora_hartzea_ongi_edan_nahi_bada_

MP3 jaitsi

Uztaritzen Tea ekoizten duen, Mikel Esclamadon gomita ginuen aste honetan.

Ilgora Herriko Tea, eskuz egiten du. Tea edatean denbora hartzen da eta partekatze momentu bat dela erran digu. Europarat etorri dela, bainan ez manera ederrenean ere azaldu digu.

Gaur egun Idokirekin lan egiten du Mikel Esclamadonek, bere 5500 ondorekin 15 kilo te idor ateratzea espero du aurten.

2024ko Martxoaren 28a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez da aise erraitea erleetan zoin den nagusi, denek batean deliberatzen ahal dute anderea hiltzea edo kanporat botatzea ahula edo eri bada"

_ez_da_aise_erraitea_erleetan_zoin_den_nagusi_denek_batean_deliberatzen_ahal_dute_anderea_hiltzea_edo_kanporat_botatzea_ahula_edo_eri_bada_

MP3 jaitsi

Gure aste honetako gomita Michel Setoain, Itsasuko erlezaina izan da asteazkenean.

Erle Beltza elkarteko kide da. Euskal Herriko arrazaren salbatzea izan da elkartearen helburuetariko bat, eta besteak beste erregina hoberenak atxikitzea.

Erleen arteko komunikatzko manerak, eta beste aipatu dituzte Panpi Mercapiderekin.

2024ko Martxoaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016