"Urtean 200 tona barazki mugitzen ditu langile bakoitzak"
2021eko Otsailaren 26a
Elena Agerrek erritmo bizian lan egiten du baina beti hartzen duen pisuari kasu eginez / GURE IRRATIA
Garro Lekorneko baratzezainen lan fisikoa aipatu du aldi honetan Arantxa Idiederrek Elena Agerrekin.
Baratzezaintza biziki fisikoa da. Garron kalkulatu dute, urtean, langile bakoitzak 200 tona mugitzen dituela. Eta lan hori ikasten da, adibidez, "norgehiagokarik" gabe lan egitea ere, hastapenetik zaindu behar dena, lanbidean irauteko gisan.
Azken aldian, antolaketak eskatzen duen buruko gimnastika aipatu zuten, aldi honetan gorputzaren gimnastika.