Garro kooperatibak bere eginkortasuna frogatzen du 10 urteko ibilbidearen ondotik
2021eko Maiatzaren 21a

Elena Agerre maiatzeko tomate landareen erdian / GURE IRRATIA
Garro kooperatiban ibili da hilabete honetan ere Arantxa Idieder, Elena Agerre baratzezainarekin. Duela 10 urte Garro kooperatiba sortu zen, desafio baten gisara, eta 10 urtetan egin diren hutsak eta aitzinamenduak, jakitate iturri garrantzitsu dira inguruko herriek ber bidetik jo nahi baldin badute.
Horrezgain, sagar ondoen ikustera joan dira ere, momentu inportantea baita, udazkeneko fruituak eder eta on atera daitezen, eta hori urtero.