Angoinia etxea, kontrabanda eta alemanak Saran
2023ko Urtarrilaren 25a

Luixa Lastra sortzez Leizagoienek Sarako Angoinia etxearen bizipenak aipatu ditu besteak beste / EKE
Azkaingo Luixa Lastra sortzez Leizagoien 1932an Saran sortu zen.
Eta preseski Sara eta sustut Angoinia bere sortetxearen inguruko bizipenak dizkio aipatu Terexa Lekumberri antropologoari Eleketa proiektuaren baitan.
Comète Sarea, bigarren gerla garaian Angoinia etxetik pasatzen zen, eta sare hortaz bilaketak egitean, heldu zen Luixa Lastra ezagutzera. Kontrabanda, bigarren gerla eta alemanak herrian, aipatu dituzte Arantxa Idiederrekin.