KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Giovanna Marini: Erreferentzia bat kantu tradizional eta herrikoiarentzat

2024ko Otsailaren 09a

Giovanna%20Marini:%20Erreferentzia%20bat%20kantu%20tradizional%20eta%20herrikoiarentzat

Giovanna Marinik kantu herrikoia hedatzea izan du beti helburu, ahozkotasunaren transmisioa.

MP3 jaitsi (34 Mo)

Musikari, etnologo, kantari eta aktibista: Giovanna Marini italiarria aipatzen digu hilabate honetan Arantxa Lannes kronikariak.

Kantu herrikoiak biltzeko Italiaren itzulia egin du, ezagun egin behar baitziren bere iduriko; bizi osoko lana izan da bilketa eta sailkatze hori. Emazte laukote bat sortu du ere Giovanna Marinik, kantuak taula gainean hedatzeko.

Horiek denak aipatu eta entzunarazi dizkio Arantxa Idiederri, Arantxa Lannes-k.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Basatietan basatiena deitzen zuten Oskar Kokoschkaz

Basatietan%20basatiena%20deitzen%20zuten%20Oskar%20Kokoschkaz

Oskar Kokoschkak, 1937an Arte Endekatua (Entartete Kunst) erakusketarentzat egin zuen autopotreta.

MP3 jaitsi (28 Mo)

Oskar Kokoschka margolari eta poeta austriarra aipatu digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1980 urtean zendu zen artista, margolaria poeta eta antzerki idazlea zen, eta Arantxa Lannes-k bere tinduak ikusi ahal izan ditu Bilboko Guggenheimen, joan den urtean.

Kolore ainitz, bainan tentsio eta angustia erakusle direnak; Kokoschkaren helburua barne bizia erakustea baitzen, eta edertasuna baino egia erakustea.


2024ko Urtarrilaren 12a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Daniel Linehan : "Sorkuntza ote da egiten ari naizena ala suntsitze ekintza bat?"

Daniel%20Linehan%20:%20Sorkuntza%20ote%20da%20egiten%20ari%20naizena%20ala%20suntsitze%20ekintza%20bat?

Daniel Linehan dantzari koreografoa, Pariseko Orangerie museoan Claude Monet-ren obren erdian / © Hans Ruebens

MP3 jaitsi (31 Mo)

Duela 8 urte Pauen ikusi zuen Hiatus konpainiaren ikusgarri bat Arantxa Lannes-k.

Eta berriki gogora etorri zaio berriz konpainiako koreografoa den Daniel Linehan, Monet-ren obren aitzinean egin duen dantza erakustaldi bat agertu zaiolarik sarean.

Daniel Linehan-en ikuspegia, lan egiteko manera, gorputzaren soinuen erabiltzeaz eta beste aritu dira, Arantxa Idiederrekin.


2023ko Abenduaren 04a


KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

"Biluzten dira gure parean, eta ederrak dira diren bezala, gogoa ematen du haiek bezala egiteko"

Biluzten%20dira%20gure%20parean_%20eta%20ederrak%20dira%20diren%20bezala_%20gogoa%20ematen%20du%20haiek%20bezala%20egiteko

Altxalili Kabareta Hendaiako Borderline Fabrikan izan zen urrian / ARANTXA LANNES

MP3 jaitsi (34 Mo)

Ipar Euskal Herriko lehen Queer kabareta sortu dute 2023 urtarrilean, Atharratzeko Bekaturos egunarentzat: Altxalili Show.

Kantua, dantza, margolaritza edota performantzia uztartzen dituen ikusgarrian, zerbait gehiago bada, adierazpenen gune aske bat sortu dute.

Barnekaldeko 9 artistek muntatu dute proiektua, eta nor diren aurkeztu dio Arantxa Lannes kronikariak, Arantxa Idiederri, Hendaiako Borderline Fabrikan grabatu kabareteko soinu batzu ekarriz.


2023ko Azaroaren 13a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

"Beldurtzen eta era berean, inkozienteki erakartzen dituen gauzei aurre egiteko sortu du obra hori Hania Ranik"

Beldurtzen%20eta%20era%20berean_%20inkozienteki%20erakartzen%20dituen%20gauzei%20aurre%20egiteko%20sortu%20du%20obra%20hori%20Hania%20Ranik

Arantxa Lannes artista, gurekin izango dugu hilabetero, berak hautatu gaiak aipatzeko / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (33 Mo)

Kronikari berri bat dugu gaurtik aitzina, hilabetero artearen munduan sartuko gaituena. Musika, tindua ala dantzaz hitz egiteko gai da gure laguntzailea, hiru diziplina hauetan murgilduta baita.

Arantxa Lannes-kin egon da Arantxa idieder, eta lehen kronikarentzat Hania Rani artista aurkeztera dator. Kronikan aipatzen dituen hiru kantu eta bideoak:


2023ko Urriaren 06a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016