KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Hiru haur liburu proposamen, etxeko biziari lotuak

hiru_haur_liburu_proposamen_etxeko_biziari_lotuak

MP3 jaitsi

Maryse Etcheverry, ikastaldian egon da bi astez Gure Irratian. Berekin egin elkarrizketa entzuten ahal duzue hemen. AEK-rekin formakutza intentsiboa segitzen du abendutik. Bere egiazko lana liburuzaina da, Ziburuko mediatekan. Beraz galdegin diogu guretzat ere lan egitea piskabat, liburu aholkuak emanez.

Hiru liburu irudidun hautatu ditu haurren sailean:

  • Etxe honetan, Aintzane Usandizaga & Gaston
  • Etxe urdina, Phoebe Wahl
  • Arraroa, Ainara Azpiazu eta Paula Estévez

Liburu horiek irakurtzeko gogoa eman badizue, hurbil zaitezte zuen herriko liburutegiaz liburuak han bertan irakurtzeko ala mailegatzeko.

2023ko Martxoaren 09a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Nun dira moluskuak Lehuntzen ?

nun_dira_moluskuak_lehuntzen_

MP3 jaitsi

Lehuntzeko aintziratik urrunduta, ezpata belarrak diren lekura hurbildu dira Julen Jauregi kronikaria eta Olatz Idoate. Belar horien inguruan atxemaiten ahal baitira moluskuak, MIFENEC-ekin garai honetan ikertzen ari direnak.

Vertigo Moulinsiana adibidez ezagutzen duzue? Alta badu milaka urte hor dela, eta landareen beharra du bizitzeko.

2022ko Azaroaren 23a

KRONIKAK
KULTURA

"Musikari guziek kantatzen dute, bakotxa bere estiloarekin eta bere istoriarekin"

_musikari_guziek_kantatzen_dute_bakotxa_bere_estiloarekin_eta_bere_istoriarekin_

MP3 jaitsi

Itsas beltza inguruan murgiltzea proposatu digu aldi honetan Anne Lise Arnaud Cazamayouk, Medz Bazar musikari kolektiboarekin.

2012an sortua Parisen Turkia, Ipar Amerika, Armenia eta Frantziako influentziak dituzte nahasten; musika instrumentu erabiliz kantu tradizionalak eta sorkuntzak proposatzen dituzte.


2022ko Apirilaren 11a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Ukraina, gerlatik haratago

ukraina_gerlatik_haratago

MP3 jaitsi

Gaur, Anne Lise Arnaud Cazamayouk nota baikorrak ekarriko dizkigu Ukrainatik. Bi musika talde aipagai Dakha Brakha eta Dakh Daughters.

2022ko Martxoaren 12a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Komeni da zuhaitzak orain aski fite moztea, landareak piztu aitzin"

_komeni_da_zuhaitzak_orain_aski_fite_moztea_landareak_piztu_aitzin_

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola gure kronikariarekin, neguan izanik ere udaberriak ekartzen duen landareen berpiztea aipatu dugu, arbolak mozteko garaia adibidez.

Bestalde uli beltzak, mamurrak agertu dira, neguko aro ederragatik, orain da landareak babesteko garaia. Panpi Mercapide joan da gure laguntzailearen gana.

2022ko Urtarrilaren 14a

KRONIKAK
KULTURA

"Hetsi begiak, ideki leiho, belarri eta bihotzak, bidaia on"

_hetsi_begiak_ideki_leiho_belarri_eta_bihotzak_bidaia_on_

MP3 jaitsi

Kornamusaren itxura duen Gaida, edota Kaval flauta Bulgariako tresnak aipatu dizkigu aldi honetan Anne Lise Arnaud Cazamayou kronikariak.

Eta bistan dena Bulgariako bozak.

2022ko Urtarrilaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016