"Ohartu naiz hasi naizela euskaraz pentsatzen, seinale baikorra da"
2023ko Martxoaren 03a
Maryse Etxeverryk gauza ainitz ikasi ditu Gure Irratian... / GURE IRRATIA
Tarteka, ikasle batzu hurbiltzen dira Gure Irratira, ikastaldi bat egitera, lan mundua deskubritzeko 12 edo 13 urte dituztelarik.
Eta guttiagotan agian, helduek ere bi asteko ikastaldia egiten dute irratian, euskara ikasteko, edo hobeki erran, lantzeko. Maryse Etxeverry 32 urteko Urruñarra, bi astez egon da irratian euskaraz bizi den gune batean murgiltzeko. Bere lanarekin adostuta, AEKrekin formakuntza sakona segitzen du. Ziburuko mediatekan liburuzaina den Maryse Etxeverryrekin mintzatu da Arantxa Idieder.