KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Dendaostekoak, Nora Arbelbideren hilabeteko irakurketa gomendioa

dendaostekoak_nora_arbelbideren_hilabeteko_irakurketa_gomendioa

MP3 jaitsi

Nora Arbelbidek hilabete honetan, Dendaosteak Uxue Alberdiren liburua aipatu digu, protagonista nagusia hemen Elgoibarko denda bat delarik.

Kronika literarioa, forma hibridoa duen liburua, "ez da fikzioa bainan literatura da". Elkarrizketa batzuetan oinarritu da Uxue Alberdi, bi pertsonaia nagusiren inguruan.

Arantxa Idiederri aipatu dio liburua Nora Arbelbidek.

Kronikan aipatzen duen Itsasuko Lurbinttokoak irakurle taldea, urtarrilaren 11an bilduko da beraz, 8etan - herriko etxeko liburutegian.

2023ko Abenduaren 05a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Historia liburua egin dugu, Euskal Herritik partituz eta erreferentzia Euskal Herria bere osotasunean hartuz"

_historia_liburua_egin_dugu_euskal_herritik_partituz_eta_erreferentzia_euskal_herria_bere_osotasunean_hartuz_

MP3 jaitsi

IKAS pedagogia zentroaren kronikan, Ikas liburu bat aurkeztu digute hilabete honetan ere.

Maite Urmenetak "Historia, XIX. Mendea" liburua argitaratu berri du, eta xehetasunak Olatz Idoateri eman dizkio.

2023ko Abenduaren 05a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

Beharrezkoak ez diren kredituak edo nahiak ordaintzekoak direnak

beharrezkoak_ez_diren_kredituak_edo_nahiak_ordaintzekoak_direnak

MP3 jaitsi

Beharrezkoak ez diren kredituak edo nahiak ordaintzekoak direnak aipatu ditu aldi honetan Beltzanen Obanosek.

Gure laguntzeko itxura duten maileguak dira, bainan kronikariaren ustez arrikutsuak dira. Gu erosketara bultzatzeko kredituak direlako.

2023ko Abenduaren 04a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Daniel Linehan : "Sorkuntza ote da egiten ari naizena ala suntsitze ekintza bat?"

daniel_linehan_sorkuntza_ote_da_egiten_ari_naizena_ala_suntsitze_ekintza_bat_

MP3 jaitsi

Duela 8 urte Pauen ikusi zuen Hiatus konpainiaren ikusgarri bat Arantxa Lannes-k.

Eta berriki gogora etorri zaio berriz konpainiako koreografoa den Daniel Linehan, Monet-ren obren aitzinean egin duen dantza erakustaldi bat agertu zaiolarik sarean.

Daniel Linehan-en ikuspegia, lan egiteko manera, gorputzaren soinuen erabiltzeaz eta beste aritu dira, Arantxa Idiederrekin.

2023ko Abenduaren 04a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Irringarria da, justua da, karikaturala izan gabe"

_irringarria_da_justua_da_karikaturala_izan_gabe_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek bi film ikusi ditu aldi honetan:

  • Simple comme Sylvain, kebekiar filma, amodio istorio bat bainan klixeak hausten dituenak
  • How to have Sex, film inglesa, 17 urteko neska gazte batzu festan, bainan gaizki joango dena batentzat.

2023ko Azaroaren 24a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Katubasak gure mendi edo pentzeetan dira bainan ez dira usu ikusten"

_katubasak_gure_mendi_edo_pentzeetan_dira_bainan_ez_dira_usu_ikusten_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu hilabete honetan Uztaritzeko Oihanean.

Basurdearen ondotik, basakatua aipatu dute Olatz Idoaterekin, Felis Silvestris izen zientifikoaren pean, gure oihanetan bizi den basakatuak, ez du deus ikustekorik etxeetako gatuarekin.

2023ko Azaroaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016