EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 01 23

aspaldiko_gazteak_2024_01_23

MP3 jaitsi

Gaurko saioaren gai nagusia diabetesa da. Michel Brust Hazpandarra, eritasunarekin etxen bizi da. Bi zangoak moztuak balin baditu ere, bere autoarekin ibiltzen da oraino eta ahoan bilorik gabe ekartzen digu bere lekukotasuna.

Elisa Maury Baionako ospitalean mediku da: Endocrino-Diabetologia-Nutrizioan. Gaur egun nola artatzen den eritasuna aipatzen digu. Diabetesa duten pertsonen laurdenak 75 urtetik gora du.

2024ko Urtarrilaren 23a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 23ko Sarako berriak

urtarrilaren_23ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Balbea antzerkia gaur Bernat Etxepare lizeoan

balbea_antzerkia_gaur_bernat_etxepare_lizeoan

MP3 jaitsi

Aste guzian Atx teatroa konpainiaren “Balbea” antzerkia emaiten ari dira Baionako Bernat Etxepare lizeoan.

Axut! konpainia, Baionako herriko etxea eta Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, Bernat Etxepare lizeoko ikasle guztiek, baina baita Cassin, Villa Pia eta Largenté ikastetxeetako elebidun sailetako ikasle batzuek ere, antzerkiaz gozatzeko aukera izanen dute. Urtarrilaren 22an izan zen lehen saioa, eta hara hurbildu da Olatz Idoate.

7 emanaldi emango dira orotara. Iñaki Ziarrusta antzezleak bere pertsonaia 7 aldiz taularatuko du, eta aulkiratuko erran genezake; antzerkia, errotadun aulki batean pasatzen baitu. Berekin eta ikasleekin mintzatzeko aukera izan dugu

Balbea antzerkia denentzako emango du urtarrilaren 23 honetan, arratseko 7etan, Bernat Etxepare lizeoan.

2024ko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Sarako Pleka trinketea salgai, proiektu berri baten igurikan

sarako_pleka_trinketea_salgai_proiektu_berri_baten_igurikan

MP3 jaitsi

Sarako Pleka trinketea orrialde bat itzultzeko prest da.

Azken 7 urte hauetan kudeaketa lanetan ibili direnak, proiektua trasmititzeko gogoz daude. Afera saldu nahi lukete beraz. Patrick Etxegarai Saski kudeatzaile taldeko kide batekin mintzatu da Olatz Idoate.

2024ko Urtarrilaren 23a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Gaskoina entzuten zen ainitz Lehuntzen, hemengoak ezkontzen baitziren bertzaldekoekin, aturri bertzaldekoekin, landestarrekin"

_gaskoina_entzuten_zen_ainitz_lehuntzen_hemengoak_ezkontzen_baitziren_bertzaldekoekin_aturri_bertzaldekoekin_landestarrekin_

MP3 jaitsi

Azkainen sortua bainan, Lehuntzen errotua: 1933 urtean sortu zen Maixan Albistur entzutea proposatzen digu hilabete honetan Terexa Lekunberrik bere hilabeteko kronikan.

Sukaldaria zuen senarra segitu du, Frantziako leku desberdinetan, Lehuntzen definitiboki instalatu arte. Aturri bazterreko herrian, Portuko ostatua berriz hartu zuten.

Lehuntzeko bizia, Aturrikoa, euskararen presentzia eta beste aipagai gaurko kronikan Arantxa Idieder.

2024ko Urtarrilaren 23a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #21

disko_gogorra_21

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

  • Rosalia
  • Devendra Banhart
  • Yasmine Hamdam
  • Sampa The Great
  • Acid Arab eta Sofiane Saidi
  • Bachar Mar-Khalifé
  • Alain Peters
  • YinYin
  • Amami
  • King Wellington
  • Metsa Kene-Shawanawa
  • Tanger
  • Maria Mazzota

2024ko Urtarrilaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016